GORABIDE

ELAk errefusatzen du Zuzendaritzak, LABek eta ESKk adostutako akordioa

2023/07/07
ELAk Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dagoen aurreakordio bat sinatu izana deitoratu du, besteak beste, ez duelako erosteko ahalmena bermatzen akordioa indarrean egongo den 7 urteetan. Gainera, batzordeak adostu dira enplegua edo kontziliazioa bezalako gaiak jorratzeko, adostutakoa betearazteko inolako bermerik gabe.

ELAk uste du Gorabideko Zuzendaritzak, LABek eta ESK-k lortutako aurreakordioak ez dituela jasotzen 2021etik hitzarmen duin bat negoziatu nahian zebilen kolektiboak merezi dituen hobekuntzak, hainbat arrazoirengatik:

Hitzarmena aplikatzeko, Gorabidek Bizkaiko Foru Aldundiarekin dituen lankidetza-hitzarmenak eguneratu beharko ditu. Ez du inolako soldata-igoerarik 2020-2022 urteetan, hau da, 2209,2 €-ko atzerapenak galduko dituzte (PAD kategorian).Gainera, indarraldi oso luzeko hitzarmena izanik -7 urte-, ez du KPIa bermatzen indarraldi osoan. *(Ikusi taula)

Bestalde, kontziliazio-neurriei dagokienez, norberaren gauzetarako 8 eguneko librantza egunak opor epetik itzuli beharko dira. GLBetan txanda-aldaketa posibleen araberakoa izango da hori, beraz, ez ditu propio bermatzen. 70 urtetik gorako guraso politikoei eta gurasoei laguntzeari dagokionez, aitortutako eskubidea ez da finkatzen eta urtean berrikusi daiteke.

Era berean, ez du bermatzen 48 orduko atsedena hartzea kontratu prekarioenetan (PAD22/ITP), eta, gainera, 7 lanaldi jarraitu baino gehiago egiteko aukera ematen du. 60 urtetik gorakoentzako lanaldi-murrizketa ez da jasotzen, soldata eta kotizazioak % 100ean mantenduz. Lan-subrogazioari buruzko idazketa ez da nahikoa, eta ez du zerbitzuak kanpora ateratzeko gaitasuna mugatzen.

Enpleguaren egonkortasunari eta kontziliazioari buruzko gaiak jorratzeko batzordeak sortuko dira, baina enpresak izango du azken hitza garrantzi handiko gaietan har daitezkeen erabakietan. Kontziliazioa, laneko osasuna eta aldi baterako ezintasunen gainekoak hitzarmenaren erregulaziotik kanpo geratzen dira, eta beraz, ez dira derrigorrez aplikatuko. Batzorde horiek hartutako neurriek ezin dute eragin ekonomikorik izan, eta, beraz, ez dago hobetzeko tarterik. Hala ere, hitzarmenean jasotako gaiak egokitzeko beharra ezartzen du, hala nola: bajen osagarria, absentismoa, lanaldi-murrizketen eragina oporren sorreran eta horien ordainketa egoera horietan.


*Zerbitzuaren finantzatzailea Bizkaiko Foru Aldundia den enpresetan azken asteetan adostutako edukien konparazio taula honetan argi ikusten da soldataren igoeraren ehuneko totala, Gorabideren kasuan %22, txikiagoa izango dela hitzarmenaren indarraldia luzea baldin bada. Zazpi urteko indarraldia izango duenez, urteroko igoera %3,14koa izango da, ELAk Argian adostutako %18ko igoera baino txikiagoa, hitzarmenaren epea bost urtekoa baita azken honetan.

 

Gorabide

Argia

Egoitzak

Indarraldia

2020-2026 (7 urte)

2021-2025 (5 urte)

2021-2025 (5 urte)

 

Soldata igoera*

% 22 (22/7=% 3,14

urtean)

%18 (18/5=3,6 urte)

KPI + 4 : 23,22

2023: % 8,78

2024: % 5,10

2025: % 5,10 + % 2,55

urritik.

Lanaldiaren murrizketa

1592

1592     (88            orduko murrizketa)

1592    (1522)            egiazko lanaldi

 

 

 

 

KPIa berreskuratzeko klausula

Indarraldian ez da KPIa bermatzen.

 

2027ko urtarrilean,

%50 eta bestea

%      50        hurrengo hitzarmena bukatzean. Erosteko ahalmena galtzea eta soldata          galtzea eragiten du, tauletan sartuta ez dagoelako

% 100etik % 1/26ra. Hitzarmenaren indarraldiko                               KPIa bermatzen du.

Aurreikusitako KPIekin,    KPI    +                  4 ordainduko   da,                   eta benetako KPI + 2.

*Urteko batez besteko soldataren igoera, hau da, hitzarmenaren indarraldiko soldataren igoera zati hitzarmenaren indarraldiko urteak