ELAk lehen hitzarmena sinatu du
ELAk aurreakordioa sinatu du gaur, abenduak 16, Gasteizko CRL-LHKn Arabako Erresidentzien eta Etxebizitza Komunitarioen lehen hitzarmenerako. Hobekuntzen artean, 4 urteko indarraldia (2025-2028) eta % 32,5eko soldata igoerak daude, hau da, 2028an hilean 1.500 euroko soldata izango da. Beraz, orduko prezioa % 40,5 igoko dela.
Era berean, akordioak sektorearen ondorengo aldarrikapen hauek jaso ditu: 4 urtean 100 orduko lanaldi murrizketa eta norberaren aukerako 4 egunei eustea; asteburuetan atsedenaldiak ugaritzea urtean gutxienez 15 izateraino; ordu osagarriak finkatzeko klausula; hitzarmena blindatzea (ultraaktibitatea eta inaplikazioa); azterketa psikosozialak egiteko betebeharra; berdintasun-neurriak, LGTB eta euskara. Hala, Estatuko hitzarmenak inposatzen zituen lan baldintza prekariekin amaitzen du akordio honek.
Azken 6 urteetan sektoreko langileak borrokan izan dira eta ia 60 greba eguneko greba egin dute.
ELAk gogorarazi du Arabako erresidentzien arazoa kudeaketa eta eredua dela. Zaintzaren arloan, errentagarritasun ekonomikoak ezin du lehentasuna izan. ELAk ohartarazi du akordio hori aurrerapausoa dela, baina ez dela nahikoa eredua aldatzeko. Bide horretan, lan-baldintzak eta egoiliarren arreta hobetuko dituen publifikazioa lortzeko borrokak bultzatzen jarraituko du.