ELAk sustatutako mobilizazioek Hezkuntza Sailak zerbitzu hau ezartzea lortu dute
ontratuak egiten hasi zen, sindikatuei informazioa helarazi gabe. Kontratu horiek legez soilik 6 hilabeteko iraupen posiblea dute urte bateko epealdian. Gauzak horrela, kontratu horietako asko epe mugara iritsi direnean, Eusko Jaurlaritzak pribatizazioa ekarriko lukeen erabakia hartu zuen. Sailak “Catering” zerbitzua zabaltzeko hautua egin zuen.
ELArentzat hau erabat onartezina da; zerbitzuaren pribatizazioak langileen lan-baldintzen prekarizazioan sakontzen du. Gainera, ikasleei ematen zaion zerbitzuan eragin zuzena du, ikasle batzuek bertoko sukaldean prestatutako janaria jango duten bitartean, beste batzuk kanpoko sukalde batean prestatutakoa jan beharko dutelako. Ezin dugu ontzat eman ez lanpostu publikoen pribatizazioa ez laguntza kontratuak amaitzearen ondorioz sukaldeetako gainerako langileen gain eror daitezkeen lan karga gehigarriak.
Egoera honen aurreran, ELAtik mobilizatzeko hautua egin dugu sektore honetan dinamika bat abiatuz. Apirilaren 27an Bilboko Hezkuntza delegazioan kontzentrazio bat egin eta gero, azken aste hauetan zehar mobilizazio dinamika bat aurrera eraman dugu hainbat zentroetan langile eta gurasoekin: Balmaseda, Ugaoko eta Unkinan, adibidez. Zentro gehiago daude egoerak eraginda eta asanblada eta salaketak aurrera doaz.
Gaur gaurkoz esan dezakegu “Catering” zerbitzua ezartzeko erabaki orokor eta inposatua bertan behera dagoela. Aurrera pausu bat argi eta garbi. Eta ELArentzat, duda barik, aurrera eramandako mobilizazioak ekarri du Sailaren atzera egite honek. Hori bai, sailaren erabakia sukalde hauetan garbitzaileak kontratatzea izan da. ELAk ez du erabaki hau partekatzen. Sukaldeetan kontratazioan dauden arazoak konponduko dituen egiturazko neurriak behar dira eta ez partxe neurriak. Mobilizazioetan aurrera egingo dugu prekarietatea eta behin-behinekotasunari ateak itxiko dizkioten neurriak lortu arte.