ELAko langileen asanbladak onartu du APAVIren azken proposamena
Akordio hau mobilizazio eta greba egunen ondorio zuzena da. Guztira, sektoreko langileek 5 greba egun egin dituzte, eta kalean erakutsitako indarrak ahalbidetu du proposamen hau. ELAk azpimarratu du akordioak langileek egindako borrokari esker lortutako garaipena dela.
Akordioak hobekuntza esanguratsuak jasotzen ditu: KPItik gorako soldata-igoerak, kategoria baxuenentzat %15eko soldaten eguneratzea eta lanaldiaren murrizketa; irakasleen kasuan, asteko 32 orduko benetako lanaldia ezartzen da, eta 24 orduko murrizketa gainerako langileentzat. Horrez gain, lan-istripu eta gaixotasunetan osagarriak hobetzen dira, baita baimen eta lizentzietan ere hobekuntzak jasotzen dira.
ELAk gogorarazi du mobilizazioek izan dutela funtsezko rola patronalak bere jarrera aldatzeko: Langileen presioari esker, APAVIk azkenik mugitzea onartu du. Orain lortutako proposamenak sektore osoarentzat hobekuntzak ekarriko ditu.
Sindikatuaren arabera (sektoreko ordezkaritzaren % 87,5 duena), emaitza honek erakusten du borroka eta antolakuntza direla lan-baldintzak hobetzeko bide bakarra, eta APAVI patronalarekin azaroaren 19an sinatuko dute aurreakordioa.