Emakumea eta Familiako Esku-hartzea
Elkarretaratzea egin dute Bizkaiko Foru Aldundiak zerbitzuko langile kopurua murriztu nahi duela salatzeko
1987an sortutako zerbitzu horretan indarkeria matxistaren biktima diren Bizkaiko emakumeak eta haien seme-alabak artatzen dira. Sortu zenetik eta urteetan zehar, indarkeriaren biktimei arreta emateko programa eta zerbitzu berriak sortzen berritzailea eta aitzindaria izan da. Zerbitzua indarkeria matxistaren biktimen beharretara egokitu da urte hauetan, eta genero ikuspegia eta gizarte aldakei egokitu da. Zerbitzu honen egungo taldea 4 gizarte langilek, 4 psikologok, 6 administrarik eta Administrazio Orokorreko teknikari batek osatzen dute. Diziplinarteko talde horrek aukera ematen du emakumeen eta haien seme-alaben beharrei esparru global eta integral batetik erantzuteko. Sortu zenetik, beti hartu da kontuan diziplinarteko lana egiteko beharra.
Batzordeak azpimarratu du indarkeria matxistak eragin sozial eta psikologiko handia duela indarkeria jasaten duten pertsonengan. Horregatik, beharrezkoa da ikuspegi integrala eta globala izatea indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak artatzeko eta berreskuratzeko prozesu osoan.