Estatuak deitu duen EPE-a, urtean administrazio orokorrean jubilatzen diren pertsona kopurua soilik betetzen du

2018/01/31
ELAk salatzen du, esparru honetan, 32,000 lanpostu baino gehiago suntsitu direla azken 6 urteetan. Aste honetan, Estatuko Adminsitrazio Orokorrean publikatu den EPE deialdia ez da berria, dagoeneko 2017ko uztailaren Estatuko Gobernuak iragarri zuena da.

Eta deialdi hori, orduan ere salatu genuen bezala, erabat murritz geratu da. Kontuan izan behar dugu azken 6 urteetan, 32.000 lanpostu baino gehiago suntsitu zirela AGEn bakarrik.

Hori dela-eta, Espainiako Gobernuak 28.000 postu gehiago sartu beharko zituzkeen deialdian, 2010eko postu-kopuruaren pare jartzeko, soilik. Deialdi horretako plazekin ozta-ozta beteko dira AGEko aurtengo erretiro-bajak.

ELAtik Administrazioko pertsonalaren urritasuna salatu eta salatuko dugu. Izan ere, pertsonalaren eskasiaren ondorioz lan-kargak handitu dira, eta geratu diren funtzionario zahartuek eraman behar dituzte. Pertsonalaren erdiak baino gehiago 55 urtetik gorakoa da, eta 28.000 funtzionariok 60 urte baino gehiago ditu. Horrekin batera, azken urteotan Estatuko Administrazioan gauzatu den zerbitzu-esternalizazioa dugu, eta baita baldintza sozio-ekonomikoetan egindako murrizketak ere. Azken finean, horren guztiaren eraginez gure zerbitzu publikoen kalitatea hondatuz joan da.

Beharrezkoa den Enplegu Publikoaren Eskaintza %100eko birjarpen-tasa baino handiagokoa da, azken urte hauetan hustu diren postu guztiak betetzeko adinakoa, aurrerantzean ere zerbitzu publikoak kalitatezkoak izaten jarraitzea nahi badugu behintzat.