Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek hirugarren greba eguna egin dute

2017/12/22
ELA-LAB-UGT-USO sindikatuek deituta, Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzaren Bizkaiko Zerbitzuko langileek hirugarren greba eguna egin dute. Lanuztearekin bat eginez, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala batu dituen giza kate baten bitartez, sektoreko patronalak negoziatzeko borondaterik ez duela salatu dute Bilbon.