Eusko Jaurlaritzak murrizketak aplikatzen ditu murrizketa politikekin ados dagoelako

2015/11/13
Eusko Jaurlaritzak murrizketak aplikatzen ditu murrizketa politikekin ados dagoelako
Gaur, pasa den Urriak 30ean egindako elkarretaratzeei jarraipena emanez, Euskal Erkidego autonomoko Administrazio orokorreko ehundaka langilek elkarretaratzeak egin dituzte beste behin Eusko Jaurlaritzako 20 lan zentru baiño gehiagotan beraien lan baldintzetan jasaten ari diren murrizketak atzera bota eta negoziazio erreal bati hasiera emateko exigitzeko Eusko Jaurlaritzari.

Eusko Jaurlaritza da, Euskal instituzioen artean, murrizketa politika erradikalena aplikatzen dabilen Euskal instituzioa egun, Madrilgo Gobernua bera ere “eskuzabalago” dabilelarik azken aldian (2012ko aparteko ordainsaria osotasunean itzuliko du, aintzinatasunagatiko egunak itzuliko ditu).

Aste honetan jakin dugu gaiñera Justizia Administrazioko langileei eta Ertzaintzako langileei aintzinatasunagatiko egunak itzuliko dizkiela Eusko Jaurlaritzak, Administrazio orokorreko langileei murrizketa hau aplikatzen jarraitzen duen bitartean. Hau kontuan izanda eta egungo legedia ikusita gero eta garbiago ikusten ari gara Eusko Jaurlaritzak murrizketak aplikatzearen arrazoia ez dela Estatutik datorren oiñarrizko legediaren derrigorrezko aplikazioa; Eusko Jaurlaritzak murrizketak aplikatzen ditu murrizketa politikekin ados dagoelako.

Administrazio orokorreko langileek zerbitzu publiko on bat eskeini nahi dute, Euskal Gizarteak ahalik eta zerbitzu publiko onenak merezi dituztelako. Zerbitzu publikoak gizarteak behar beharrezko dituen tresnak dira injustizia soziala baztertzeko eta eskubide unibertsalak bermatzeko; eta horretarako ezinbestekoa da lan karga egokiak izatea, lanpostuetan egonkortasuna izatea, gaixotuz gero ordezaktuak izatea...)

Eusko Jaurlaritzak dirurik ez dagola dio kalitatezko Zerbitzu publikoetara bideratzeko baiña esaten ez duena da biltzen den dirua zertara bideratzen den eta diru gehiago biltzeko aukerari uko egin diola nahita: Eusko jaurlaritzak lehentasuna Madrilen adosturiko defizit-muga gordetzeari eta zorra ordaintzeari ematen dio, gainera zerga-politika bidegabea egiten du, eta horren ondorioz murrizketa larriak egin ditu sektore publikoan. 

Hau guztiagatik administrazio orokorreko langileok Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu, Eusko Lege biltzarrean onartutako agindua betez, murrizketa guztiak atzera bota ditzala eta behin bere langileekin sinatuta dituen akordioak betetzen dituenean, negoziazio prozesu erreal bati hasiera eman diezaiola berehala autonomako mahai sektoriala deituz.