Eusko Jaurlaritzaren lan eskaintza publikoak behin-behineko 45.000 langileen %10 besterik ez du beteko

Osakidetzari dagokionez, LEPak 1.273 lanpostu aterako ditu, baina behin-behineko enplegu tasa %58koa da: 24.000tik gora langile, zeintzuetatik 9.000k 8 urtetik gorako antzinatasuna duten. Ez da nahikoa bajak ordezkatzeko, gainera.
Hezkuntzan Jaurlaritzak 1.856 lanpostu aterako ditu, eta behin-behineko enplegu tasa %48koa da: 15.000tik gora langile, zeintzuetatik 6.000k 8 urte edo gehiago daramaten lanean.
Administrazio orokorrean LEPean 435 lanpostu aterako dira, baina behin-behineko portzentajea %56tik gorakoa da: 3.800 langile, eta hauetatik 2.300ek 8 urte edo gehiago daramate lanean.
Ertzaintzarako 424 plaza jaso dira LEPean; horrek ez ditu aurten izango diren bajak ere osatuko. Gainera, Ertzaintzaren egungo lantaldea 7.600 poliziek osatzen dute, hitzartutako 8.000tik oso urrun.
ELAk Eusko Jaurlaritzari hitzetatik harago joateko galdegin dio, eta negoziazio mahai bakoitzean kontsolidazio prozesu garantista, negoziatu eta sindikatuekin adostuak abia ditzala. Ezin da ahaztu behin-behinekotasuna Jaurlaritzaren erabakiaren ondorio dela, enplegu publikoa prekarizatzea eta pribatizatzea baita bere asmoa.