GIPUZKOAKO ERAKIN ETA LOKALAK
Garbikuntzako lehen greba egunak jarraipen zabala izan du

5.000 langilerekin, erabat atomizatutako sektorea da garbikuntzakoa. Izan ere, askok banakako zentroetan lan egiten dute, hala nola atarietan, bankuetan... Hala ere, hainbat sektoretako langileek bat egin dute grebarekin: erakunde publikoetan; Soraluze, Beasain, Legazpi, Oñati eta Eibarko Kiroldegian; eta Estatuko Ogasunean, besteak beste. Hezkuntza sektorean, adibidez, grebak jarraipen zabala izan du Txantxiku Ikastolan, Arrasateko HHEn, Urruzuno Ikastolan, Zumarrraga Ikastolan, Urnietako Salestarrak-en... Sektore pribatuko langileak ere gelditu dira, hala nola CIE, Luzuriaga, Artadi, Urkabe, Rizar, Cidetec enpresatan. Merkataritzaren sektorean, grebara batu dira BM, Carrefour, Kiabi edota Inditexen. Bestetik, Kutxa, La Caixa, Euskadiko Kutxa eta BBVA bezalako bankuetan ere nabaritu da greba. Gainera, atariak garbitzen dituzten langile askok greba egin dute.
ELAk gogorarazi du eraikinen eta lokalen garbikuntzako sektorea erabat feminizatua dagoela, eta % 80ko partzialtasuna dutela. Horregatik, hauek dira sindikatuaren aldarrikapen nagusiak:
1. Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, galdutako erosahalmena berreskuratzea eta hori bermatzea.
2. Partzialtasunarekin amaitzen duten klausulak.
3. Plus bat, enpresa bererako lantoki batean baino gehiagotan lan egiten duten langileentzat.
4. Lan kargak arautzea.