Langileek Gipuzkoako erresidentzietako gabezia estrukturalak jarri dituzte agerian

Foru Aldundiak Txara I erresidentzian, ELAren salaketa bati jarraiki, egin duen inspekzioaren harira atera diren ondorioak herrialdeko erresidentzia gehienetara zabaldu daitezke; gehienetan ematen dituzte egoiliarrek 14 orduren bueltan oheratuta eta ezer jan gabe.
Horri gehitu behar zaio kategoria jakin batzuetan dagoen pertsonal gabezia. Bereziki da deigarria erizainen kasua; badira erresidentzia batzuk 24 orduko erizaintza zerbitzua eskainiagatik ere lanak dituztenak esandakoa betetzeko.
Horregatik guztiagatik, txostenaren publikazioak ez du ezustean harrapatu ELA. Harrigarria dena da hau orain argitaratu izana, egoera, estrukturala izateaz gain, aspaldikoa baita. ELAk urteak daramatza salatzen ratioak baxuegiak direla, eta erresidentzietan lan egiten duten langileen kopurua ez dela nahikoa egungo beharrei erantzuteko. Ondorioa da ez zaiela egoiliarrei zaintza duin bat eskaintzen.
Urteak daramatza ELAk egoera hau salatzen, eta inoiz baino urgenteagoa da honi aterabide bat ematea. Zentzu horretan, urteak daramatzagu ere bilera deialdi baterako gonbitea luzatzen Gizarte Politiketarako diputatu Maite Peña eta ahaldun nagusi Markel Olanori. Gaur gaurkoz, baina, ez dugu inolako erantzunik jaso. Hori hala, argi geratzen da propaganda egiteaz gain gutxi inporta zaizkiela erresidentzietako langileen lan-baldintzak eta hauek egoiliarrei eskaini diezaketen zaintzak.
Egoera honen aurrean, herrialdeko erresidentzietako langileek hiru urte daramatzate greban. Ekuazioa oso sinplea da: zenbat eta hobeagoak izan langileen lan-baldintzak orduan eta duinagoa da hauek egoiliarrei eskaini diezaketen zaintza.
Horregatik guztiagatik, Maite Peña eta Markel Olanori egiten diegun bilera deialdian berresten gara. Egoera jasangaitza da, eta bada ordua erresidentzietako egunerokoa hobetzeko bidea egiten hastea. Plantillak handitzea eta hitzarmen duin baten sinadura ezinbesteko elementuak dira egoeraren konponbide duin baterako.
Errealitatea bat baino ezin daiteke izan. Horregatik, Txara I-ekoa kasu aislatu bat ez dela frogatzen duten hainbat testigantza egin dituzte langileek publiko Donostian egindako agerraldian.
- San Juan Zumaia (Zaintzen): "Lauzpabost erabiltzaile altxatu, garbitu eta gosaria ematen diete goizeko 5:30ean, goizeko txandako laguntzaileek beren lana egin dezaten".
- Alai-Etxe (Biharko): "19:00etan hasten dira afaltzen eta gosaria 09: 30ak arte ez da hasten. Beraz, ia erabiltzaile guztiak -70 inguru- 14 ordu baino gehiago egon daitezke ohean".
- Villa Sacramento (Domis Vi): "19:00etan hasten dira afaltzen eta gosariak ez dira 11:00ak baino lehen amaitzen. Badira 20 ordu ere ohean egon daitezkeen erabiltzaileak ".
- Txara I (Biharko): "100 dira 14 orduz ohean egon daitezkeenak. Gainerako 16 orduak, ordu gehiago arte ".