Jaurlaritzak bere behin-behineko lau langiletik hiru hala izaten jarraitzera behartuko ditu

Bi aste baino gutxiago falta dira Jaurlaritzak langile publikoak egonkortzeko prozesuak deitzeko. Izan ere, Iceta Legean ezarritakoaren arabera, administrazioek ekainaren 1a baino lehen argitaratu eta onartu behar dituzte egonkortze prozesuetan eskaini beharreko plazak. Jaurlaritzak, ordea, behin-behineko lau pertsonatik bakarra egonkortu nahi du.
Honako hauek dira Jaurlaritzarentzat lan egiten duten 46.000 bitarteko/tenporal baino gehiagorentzat orain arte eskainitako plazak:
Iturria: Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako Jaurlaritzaren datuak.
Datuek erakusten dute Jaurlaritzak ABLE handiena izaten jarraitu nahi duela, eta egiturazko lanpostuak betetzeko aldi baterako enplegua sistematikoki, gehiegikeriaz eta iruzurrez erabiltzearen alde egiten duela. Gainera, horrek esan nahi du Jaurlaritzak ez duela beteko Icetaren Legean eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aginduan ezarritakoa; hau da, behin-behinekotasunaren gehiegizko eta iruzurrezko erabilerarekin amaitzea eskatzen dute biek ala biek, behin-behinekotasuna gutxienez %8raino murrizteko (egungo eskaintzarekin, behin-behinekotasuna % 30ean kokatuko litzateke).
Toki eta Foru administrazioetako egoera, aldiz, oso bestelakoa da, negoziazioek aurrera egiten dutela eta benetako borondate politikoa badagoelako egonkortze prozesuetan ahalik eta plaza gehien ateratzeko. Horren adibide dira Bilboko eta Gasteizko Udalak, adostutako plazek behin-behinekotasuna %6ra murriztuko baitute.
Horrek guztiak agerian uzten du Jaurlaritzak ez duela borondate politikorik behin-behinekotasunari, gehiegikeriari eta iruzurrari aurre egiteko, eta, are gehiago, prest dago legea ez betetzeko pribatizazioarekin zerbitzu publikoekin negozioa egiten jarraitzeko.