Konfinatutako pertsonak ardurapean dituzten langile publikoei baimena ordaintzea eskatu dio ELAk Jaurlaritzari

2021/12/09
Konfinatutako pertsonak ardurapean dituzten langile publikoei baimena ordaintzea eskatu dio ELAk Jaurlaritzari
ELAk kontzentrazioa egin du Bilbon Jaurlaritzak duen egoitzaren atarian, azaroaren 18an egin bezala, honako hau eskatzeko: urgentziaz haurrak, pertsona zaurgarriak edo adineko pertsonak bakartu edo isolatu behar diren kasuetan langile publiko guztientzako baimen ordaindua ezarri dezatela, zaintza lanak egin ahal izateko.

Sindikatuak egindako eskaera horri, gaur gaurkoz, Eusko Jaurlaritzak erantzun ere ez du egin. Hori ikusita eta pandemiaren garapenak egoera zailtzen ari duen honetan, 200tik gora dira ikastetxeetan itxitako gelak, ELAk bere eskaera berresteko elkarretaratzea egin du.

Eusko Jaurlaritzari nola, Nafarroako Gobernuari eta EUDELi ere igorri zion gutun eskaera ELAk. Nafarroako Gobernuak onartu zuen, eta gaur egun indarrean jarraitzen du Nafarroako Gobernuko langile publikoentzako baimena. Ez, ordea EAEn, Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek atzera bota baitzuten.

ELArentzat ukapen hau, eta epe hori soil-soilik langileen kontura joatea, oporrak edo ordaindu gabeko baimenak balira bezala, erabaki larriaz gain, arduragabekeria izugarria da; isolamendua osasun-irizpideen araberakoa baita.