OSAKIDETZA

Lan eskaintza publiko berriak ez du behin-behinekotasuna %13ra jaitsiko

2025/12/17
Lan eskaintza publiko berriak ez du behin-behinekotasuna %13ra jaitsiko
Osakidetzak atzo jakinarazi zuen datorren urterako 5.425 plazako EPE bat deitzeko asmoa duela. Osakidetzak berak emandako datuen arabera, egun 24.272 aldi baterako langile daude, hau da, plantillaren %50 baino gehiago, eta portzentai hori ez da nabarmen jaitsiko abian jarriko den EPEaren bidez.

Europako justiziak eta Iceta legeak berak ezarri zutela behin-behinekotasuna %8koa izan behar zela. Lehendakariak gaur adierazi du, aipatutako LEParen ondoren, behin-behinekotasuna %13koa izango dela. Zenbaki horrek benetako errealitatea ezkutatzea du helburu. 

ELAk berriro eskatu dio Osakidetzari, gaur egindako Mahai Sektorialaren bileran, datorren urtean abian jarriko duen EPEan meritu lehiaketaren formula erabiltzeko. Eskaera hori behin eta berriz egin du ELAk, baina Osakidetzak fakultatiboen lanpostu jakin batzuetarako baino ez du erabiliko. Osasun Sailak iragarri du fakultatiboentzat kubritzen zailak diren lanpostuen EPE bat deituko duela berriro ere. Horretarako, iaz egin zuen bezela, aurten ere formula hori ahalbidetzen duen xedapen bat sartu du Aurrekontuen Legean. Kubritzen zailak diren lanpostuen EPE hori, azterketarik gabe garatzen da, hautagaien merituen balorazioa egiten da. ELAk eskatu du, egoera salbuespenezkoa denez, formula hori gainerako kategorietara zabaltzeko.

 Une honetan, Osakidetzak aldi baterako milaka langile ditu, urteak daramatzatenak beren eginkizunak normaltasunez betetzen, eta hainbat EPE gainditu dituztenak. Beraz, beren gaitasunak eta trebetasunak frogatu dituzte, eta hortaz, justifikatuta legoke beren merituak baloratzea sarbiderako formula gisa. Osakidetzak, ordea, formula hori bakarrik onartu du fakultatiboentzat, betetzen zailak diren lanpostuen EPEan. Gainerako langileek azterketa bat egin beharko dute.

Kontuan izan behar da, gainera, EPE honek 2023, 2024 eta 2025eko urteetan onartutako lan-eskaintza publikoak gauzatuko dituela. Ikusita urtero 1.200 bakante berri sortzen direla langileen erretiroagatik, EPE hau ebazten denerako 3.000 lanpostu bakante berri gehiago egongo dira.

Behin-behinekotasuna da Osakidetzako plantillan eragin handia duen prekaritate-elementuetako bat. ELAk behin eta berriz esan du profil profesional batzuen eskasiaren atzean lan-baldintza eskasak daudela eta behin-behinekotasuna horietako bat dela. 

ELAk salatu du, halaber, Osasune Sailburuak azpiegituretan milioi askoko inbertsioak egingo dituela iragartzen duen bitartean, langileen lan-baldintzak hobetu gabe jarraitzen duela. Lan-baldintzak arautzen dituen Akordioak 15 urte baino gehiago daramatza berritu gabe. Ez dago kalitatezko zerbitzu publikorik lan-baldintza onik gabe.