Mobilizazioen lehen eguna Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan

Sektoreko patronal nagusiak 1,2 milioi euroko irabaziak izan zituen 2018-2020 artean; sektoreko negoziazio mahaian, ordea, soldatak % 3,5 igotzea baino ez du proposatu. Langileen erosahalmena %11,20koa da.
ELAren ustez, lan baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, ezinbestekoa da honako gai hauek jorratzea: erosahalmena berreskuratzea; enpleguaren egonkortasuna (lanaldi osoko kontratuak eta kontratu mugagabeak...); bateragarritasuna hobetzea (lizentziak, zerbitzuen taldekatzea...); eta zerbitzu orduak areagotzea, gutxienez lan egindako ordu 1 zenbatuta, iraupena laburragoa izan edo ez.
“Onartezina da udal askok zerbitzuak murriztea, lanaldi partzialen gehikuntzarekin edo lizitazio publikoak bihurtu diren enkanteei mesede egitea.
Hurrengo mobilizazioa urriaren 20an izango da, Basaurin. Langileak udalerriko udaletxearen aurrean bilduko dira. Izan ere, azpikontratatutako enpresak, Zaintzen, Aldi Baterako Lan Erregulazioa planteatu die bertako 64 langileei.
Mobilizazioak urriaren 27an amaituko dira, Lan Harremanen Kontseiluaren (LHK) aurrean, 09:30ean, egingo den elkarretaratze batekin. Une honetan mahai sektoriala dago deituta.