Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Planaren zirriborroa: ELA-Osakidetzaren balorazioa
ELAren ustez Plan hau aurrekoaren jarraipena da, konpromezu zehatz eta aurrekontu gabea, zenbait arlotan murriztuagoa ere dela salatu daitekeelarik.
Orokorregia da eduki eta, finantzaketa konpromezurik gabea, planaren fase zein ardura batzuek hurrengorako utziz, gaur egun dagoena azalaratzen saiatuz baina langile erdaldunak euskaldundu/ alfabetatzeko plangintzarik jasotzen ez duelarik.
Aurrekoaren akatsak errepikatzen ditu prozesua denboraren eraginaren arauera gertatuko delakotan, hau da euskara ez dakitenak erretiratzen direnean eta euskaldunak ordezkatzen dituzten heinean gauzatuz, euskararen erabileraz arituz euskalduntze prozeduraren ordez.
Gauzak horrela gertatuz ere, naturaren eraginez erretiroa hartzen dutenek erdaldunak balira eta berriak euskara menperatzen dutenak izanik, Osakidetzak urte pila beharko lituzke sistema euskalduntzeko, ez bait da Lan Hitzarmeneko 12-13 atalak ere betetzera heltzen..
Osakidetzatik luzatu zaigun txosten hau ez da langilegoak espero zuena, ez eta ELA-k eskatzen diena, pertsonalgoa euskaldutzeko behartasun, helburu, baliabide edota bermerik jasotzen ez bait du.
Egungo langileen euskalduntzean aurrera egiteko egiazko konpromisorik ez da hartzen, plantilako erdaldunak denboraren eraginez euskaldunduko direla uste du, era natural batean, langile erdaldunak erretiroa hartzen doazen heinean.
ELAren ustez, hau akats larria da, Osakidetzako lankidegoan dagoen pertsonal erdalduna euskaratzea galdutzat ematen duela dirudi, ez bait du arlo hau kontutan hartzen, ez eta inolako aurrekonturik aurreikusten hortarako euskalduntze prozesua berez emango delakotan, horregatik langileen beharrak aurreikusi eta horren ondorioz euskalduntzea bermatzeko plangintza eskatzen dugu.
Ez da zehazten plana aurrera eramateko baliabiderik, Gainera, Osakidetzan (eta gastu sozialean orokorrean) ematen ari diren murrizketak kontutan hartuta, ez dago ziurtasunik Planean jasotakoa ere aplikatzeko.
Beraz hori ez da Osakidetza euskalduntzeko inolako plana, naiz eta egungo murrizketek direla eta, oso ongo etorri Osakidetzako nagusiei, baina Plan honek ez du bermatuko hiritarrok Osakidetzako zerbitzuak euskaraz
jasotzeko eskubidea, agian irudipen euskaldunagoa eman dezake Osakidetzak, baina arazoaren muina ikutu gabe utziz.
Euskara Osakidetzan lan hizkuntza izatetik urrun geratuko da, honelako neurriek lagungarri izatetik zutabe bihurtuz gizarte zein bertoko langile gehienentzat iruzurra gertatuz, hortarako Plan zehatzak, konpromiso argiak eta baliabide nahikoak behar direnez Plan hau urruti geratzen da betebehar hauetatik.