BIZKAIKO GURUTZE GORRIA
Sinatutako hitzarmenak ez du bermatzen etorkizuneko Esku-Hartze Sozialeko hitzarmenarekin parekatzea
Bizkaiko Gurutze Gorrian sinatutako hitzarmenak ahalbidetuko du kolektiborik prekarioenek (sorosleek, besteak beste) 2024an amaituko dezatela 2021eko Bizkaiko Gizarte Esku-hartzearen taulekin parekatu gabe, 2.000 eurotik gorako galera metatuz. Gainera, kategoria bereko bi kolektiboen arteko soldata-arraila handitu da, Gurutze Gorriaren tauletan 13 soldata-maila mantendu direlako eta sektoreko hitzarmenaren 5 mailekin ez delako homologatu.
Era berean, sinadura horrek langileen aldarrikapen nagusia bertan behera uztea dakar: Bizkaiko Esku-Hartze Sozialeko hitzarmenarekin parekatzea. Hitzarmen hori negoziazioetan dago, eta Gurutze Gorrian jasotako klausula ( 37. art: "Etorkizuneko hitzarmena aplikatzeko ordainsariak") ez da batere bermatzailea, bi arrazoirengatik: ez du enpresa behartzen 2025ean Esku-Hartze Sozialeko etorkizuneko hitzarmena ordaintzera; eta, bestalde, gerta daiteke hori aplikatu ezean 2021eko taulak mantenduko liratekeela, eta horren ondorioz dirua itzuli beharko litzatekeela.
ELAren ustez, Gurutze Gorriko sinadura ‘express’ honek Esku-Hartze Sozialeko hitzarmen sektorial berri bat sinatu aurretik akordio bat ixteko asmoari erantzuten dio. Gainera, soldaten % 44,5eko hazkundea ez da egia: batez besteko % 23,01ekoa izango da.
Azken batean, Gurutze Gorrian sinatutako hitzarmenak uko egiten die langileei hiru urteko epean sektoreko hitzarmen kolektiboan txertatzen diren hobekuntzei, eta horrek atzerapena dakar Arabako Gurutze Gorriaren hitzarmenarekiko, kolektibo hori lurralde horretako esku-hartze sozialeko sektorearekin parekatuta baitago, ELAren sinadurari esker.