EPE Irakaskuntza 2016 EAE

Eusko Jaurlaritzak 2016rako oposizio proposamena egin du. Bigarren Hezkuntzako kidegorako 577 plaza eta espezialitate jakin batzuetarako soilik. ELAri lotsagarria iruditzen zaio EPE proposamen eskas hau, baina ikastaroak antolatuko ditugu Programazio Didaktikoa prestatu ahal izateko eta gai-zerrendak eskuratzeko laguntza berezia eskainiko dugu

Irakaskuntza Publikoan 4.500 irakasle plazatik gora egonkortzeko premia dago. Honi azken urteetan murrizturiko 1.500 lanpostutik gora gehitu behar zaizkio. Beraz 6.000 plazatik gora eskaini beharko lituzke jaurlaritzak hezkuntza publikoko irakasle plantilla beharrei aurre egiteko. Jaurlaritzaren eskaintzak eskasak egonkortasun eza eta prekarietatearen aldeko apustua dira hezkuntza sistema publikoan.

ELArentzat lotsagarria da porposamen eskas hau, bai plaza oso gutxi eskaintzen direlako baita espezialitate asko kanpoan uzten dutelako.

Hala ere, hainbat afiliatuk horrela eskatuta, aurrekoetan egin dugu moduan, ELAren lokaletan ikastaroak antolatuko ditugu gure afiliatuentzat Programazioa eta Unitate Didaktikoak prestatzen laguntzeko, eta jada hainbat editorialekin harremanetan gaude gai-zerrenda edo temarioak eskuratzeko afiliatuek erraztasunak eta %30eko beherapena izan dezaten.

  • Eusko Jaurlaritzaren 2016/02/09ko deialdia (egin klik hemen)
  • Deialdiren laburpena eta informazio garrantzitsuena (egin klik hemen).
  • Ikastaroen inguruko informazio diptikoa (egin klik hemen).
  • Ekainaren 18an Barakaldoko BECera azterketa egitera joateko ELAk autobusak antolatu ditu (izen-emate epea itxita).

 

Autobusak BEC-era


Izen-ematea (itxita)


Ikastaroak

Gai-zerrendak


Ikastaroen informazioa


Ikastaroetan izen-ematea


Gai-zerrendak eta prezioak


Gai-zerrenden eskaera


Eusko Jaurlaritzak bere EPE deialdia Bigarren Hezkuntzara mugatzen du. Espainiar estatuak ezarririko birjartze-tasari men eginez 577 plaza besterik ez ditu iragarri eta soilik espezialitate jakin batzuetakoak. Hauek dira deialdian sartuko dituen espezialiatateak eta plazak:

Espezialitateak2. Hizkuntza EskakizunaGuztira
Librea Ezinduentzat Barne promozioa
Latina 6 1 7 14
Musika 5 1 7 13
Gaztelania eta Literatura 32 5 37 74
Geografia eta Historia 23 4 27 54
Matematikak 24 4 29 57
Fisika eta Kimika 15 2 16 33
Biologia eta Geologia 26 4 31 61
Frantsesa 7 1 8 16
Ingelesa 34 6 40 80
Gorputz Hezkuntza 13 2 14 29
Teknologia 15 3 18 36
Euskara eta Literatura 36 6 42 84
Orientazioa 4 1 4 9
Informatika 6 1 6 13
Ekonomia 2 0 2 4
GUZTIRA 247 41 289 577


Irakasle izateko baldintza berri bat ezartzen da, sexu gaiengatik sententzia irmo bidez zigorrik jaso ez izana, alegia.


Datak:

  • Hautagai moduan izena ema eta merezimenduak aurkezteko epea: Otsailaren 10etik 29ra, biak barne.
      • Eskaera orria betetzeko: Hezkuntza Sailaren web orrian: EPE 2016→Sartzeko eta iristeko prozedurak→Parte-hartzeko eskabidea→Onartzeko eskabidea (edo egin klik hemen).
      • Dokumentazioa aurkezteko: Aurretiko zita eskatu behar da Hezkuntza Sailaren web orrian: EPE 2016→Sartzeko eta iristeko prozedurak→Parte-hartzeko eskabidea→Aurretiko zita dokumentazioa aurkezteko (edo egin klik hemen).
  • Programazio Didaktikoa aurkezteko epea: Martxoaren 11tik 23ra bitarte.
  • Oposizio aldiko frogak: Ekainetik aurrera (ebazpen berezia argitaratuko da frogen lekua eta datak zehaztuz).


Erreferentziazko curriculumak ondorengoak izango dira:

  • DBH:
    • 175/2007 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa (EHAA, 2007-11-13), martxoaren 30eko 97/2010 Dekretuak (EHAA, 2010-04-20) aldatua.
    • 236/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena (EHAA, 2016-01-15).
    • 1105/2014 Errege Dekretua, abenduaren 26koa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko oinarrizko curriculuma sortzekoa (EAO, 2015-01-03).

      Oharra: Deialdian jasotakoaren arabera hautagaiek aukeran LOE edo LOMCE-Heziberriren baitako curriculumak izan ditzakete kontutan programazio didaktikoa egiterako orduan.

  • BATXILLERGOA:
    • 23/2009 Dekretua, otsailaren 3koa. Honen bidez, Batxilergoko curriculuma ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoan jartzen da (EHAA, 2009-02-27), apirilaren 20ko122/2010 Dekretuak (EHAA, 2010-05-07) eta urriaren 16ko 429/2013 Dekretuak aldatua.
    • 1105/2014 Errege Dekretua, abenduaren 26koa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko oinarrizko curriculuma sortzekoa (EAO, 2015-01-03).
  • LANBIDE HEZIKETA:


Gai-zerrenda aplikagarriak:

EPEra deituriko espezialitate guztien gai-zerrenda osoak (egin klik hemen)

  • Latina, Musika, Gaztelania eta Literatura, Geografia eta Historia, Matematikak, Fisika eta Kimika, Biologia eta Geologia, Frantsesa, Ingelesa, Gorputz Hezkuntza, Teknologia, Hezkuntza Orientabidea:
    1993ko irailaren 9ko Agindua, Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetan zenbait espezialitaterako sarrera, espezialitate berrien eskuratze eta mugikortasun-prozeduretan agindu behar dituzten irakasgai-zerrendak onartzen dituena, ekainaren 4ko 850/1993 Errege-dekretuak arautuak (1993ko irailaren 21eko EAOa).
    Oharra: Gai-zerrenda aplikagarriak aipatutako Aginduan argitaratzen dira, A zatiari dagokiona; eta horietako bakoitzaren B zatian bildutako gaiak ez daude indarrean.
  • Euskara eta Literaturarentzat:
    2010eko abenduaren 17ko Aginduaren IV. Eranskinean zehaztuta dago; Agindu horren bidez, Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedura dei egiten da (2011ko urtarrilaren 10eko 5. zk.ko EHAA).
  • Informatika eta Ekonomiarentzat:
    1996ko otsailaren 1eko Agindua
    , Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan zenbait espezialitaterako sarrera, espezialitate berrien eskuratze eta mugikortasun-prozeduretan agindu behar dituzten irakasgai-zerrendak onartzen dituena (1996ko otsailaren 13ko EAOa)