2014/2015/2016/2017. mobilizazioak

2017/11/03
ELAk eta ErNEk Negoziazioa eta Sinatutako Akordioak betetzeko bakarrik mobilizazioren bidez lortuko garela esaten dugu.

MOVILIZAZIOAK 2014/2015/2016/2017

15/06/19 PRENTSA AURREKOA

ELA mobilizazioan dauden beste ertzaintzako sindikatuekin batera egungo egoeraren berri emateko,gaur prentsaurrekoa egin du Bilbon. Orain arte egin ditugun ekintza eta mobilizazioak baloratu dugu, eta datorrenak aurkeztu dira.  

(Dokumentoa ikusteko)

15/05/26 BIZIKLETA MARTXA GASTEIZEN

Ertzaintzan ordezkaritza duten sindikatuek — ELA, Erne, Esan, Sipe eta Euspel— “Plan Horizonte 2016” delakoak salatu dute, eta honek ertzainengan berengan ez ezik, gainerako herritarrengan ere eragina izango duela. Dozenaka ertzainak biziketa martxa batean parte hartu dute Gasteizen.

Maiatzak 12an, Legebiltzarrean eta Gasteizko Autobus geltoki berriaren inagurazioan.

 

 

MOBILIZIZAOEN EGUTEGIA

 

2015/03/10 MANIFESTAZIOA BILBON

Intersindikalaren oharra

2015/02/19 EUSKO BILTZARREAN

2015/02/18 SAILBURUAREN AURREAN. MUSEO MARITIMO, BILBON

 2015/02/13 KOTXE HILARAK BILBON

 

2015/02/12 EUSKO BILTZARREAN

2015/02/11 TXURDINAGAN. 112 EGUNA

2015/02/10 LEHENDAKARITZA ETA AJURIA ENEAN

 

2015 OTSAILA 1.ZAINTZA ETA ERRESKATE UNITATE IURRETAN, ERTZAINTZAREN ERAIKINEAN, KONTZENTRAZIOAREN DEIALDIA

 

Beste behin, Segurtasun Sailak negoziaziorik gabe eta inposaketa bidez lan-baldintzak aldatzea dakarren bidegabekeria salatzeko 2015 otsailaren 2an, 9etan, Ekintza Bateratuan gauden erakunde sindikalok langilegoaren ondoan elkartaratuko gara.

Adierazi zaizkien arrazoizko irizpide guztien kontra, zentzugabeko lasterketa batean sartuta,  Segurtasun Sailak balantzaren alde batean irizpide ekonomikoak ipintzen ditu beste aldean  giza-bizitzaren balioa alderatuz. Ez langileria beraren, ez eta Unitate Burutzaren, ezta larrialdi zerbitzuko irizpideak ere, ez eta gaiarekin zuzen-zuzenean loturik dauden adituen irizpideak izanda ere, ez zaizkie horrelakoak kontrasterako balio izan. Izan ere, “argi egindako” baten ikuspegia nahikoa izan da berak soilik ikusten dituen irizpideak ezartzeko.

Zerbitzu Publikoaren murrizketa honen aurrean, zerbitzura gauden gizartea ezin da besoak gurutzatuta geratu. Era bereanalderdi politikoak horrelako ekintzak babestu behar dituzte,  bestelako abantailaren baten trukearen zain ez badaude behintzat.

Egun hauetako muturreko meteorologiak erakutsi digu ezin hobeto, nola talde gaitu eta adituak gau eta egun, etenik gabe, ezinbestekoak diren horrelakoetan sortzen diren premiei  aurre egiteko.

Ez dakigu Sail honen eta Jaurlaritza honen azken xedea Gizarte Agenteen ezabatzea den, era horretara langilegoa babesik gabe uztearren, eta, ERTZAINTZA MORROIA eratzea. Baina , une honetatik ohartarazten diogu guztiok bateratuta borrokan gaudela, eta, elkarrizketa eta negoziazioren bidetik soilik iritsiko garela berarekin adostasunera.

Elkartaratzearen bukaeran bertan agertzen diren hedabideei  adierazpenak egingo dizkiegu.

NEGOZIAZIOA BAI, INPOSAKETARIK EZ

SINATUTAKO AKORDIOEN  ERRESPETUA

ERTZAINTZAREN DEFENTSAN

2015 URTARRILA 14. SINDIKATUEN ARTEKO ERABAKIA: BATZARRAK

Gaur, Ertzaintzaren erakunde sindikalok, ErNE, ESAN, ELA, SIPE eta EUSPEL-ek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren inposaketen aurkako protesta eta presio ekintzekin jarraitzea erabaki dugu.
Laster, hiru lurraldeetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, ekintza guzti horien berri eman eta beraietan parte hartu dezazuen sindikatu batzarrak egingo ditugu, eta, bide batez, zuetako bakoitzak ekar ahal duzuen iradokizun edo ideiak jasotzeko aprobetxatuko dugu.

(Ikusteko klikatu hemen)

 

 

 

2014 ABENDUA 16. LEHENDAKARITZAN KONTZENTRAZIOA

Gaur Lehendakaritzaren aurrean 400 ertzain inguru elkarteratu gara, Jaurlaritzaren Kontseiluan biltzen den egun eta ordu berean hain zuzen ere. Era honetara Segurtasun Sailaren ordezkariak negoziaziorako erakutsi duten borondate ezagatik gure protesta erakutsi nahi izan diogu Lehendakariari. Izan ere, sail honek Ertzaintzaren LANGILEEKIKO duen zorra ukatzen du eta, aldi berean, murrizketa eta eskubideen urraketa besterik ez dakarren Ortzimuga 2016 inposatzen du.

2014 ABENDUA 12. PRENTSA AURREKOA

2014 IRAILA 11. AUTO ILLARA GASTEIZKO KALEEN ZEHAR  ETA KONTZENTRAZIOA LEGEBITZARRAREN AURREAN

Gaur, ELA, SiPE eta EUSPEL sindikatuek, Gasteizko kaleetatik ibilgailuekin ibilaldi bat egin ondoren Legebiltzarraren aurrean elkartaratu gara. Ordu berean Segurtasun Sailburuak, bere eskariz, azaltzen zuen Uztailaren 29an iluntasunez eta nagusitasunez egindako bateraketen ustezko onurak zeintzuk diren. Bateratze hauek, asko luzatu gabe, gerora Bizkaian eta Araban egingo direnaren ataria besterik ez direlarik.

Bateraketa hauekin helburu argi bat bilatzen du. Ertzaintzaren langileriaren murrizketa esanguratsua egitea. Noski, honek gastuaren murrizketa dakar, eta, aurrezki hau, berriz, bidegabe inposatu zaigun zorra ordaintzeko erabiliko da. 

Gainera, bateraketa hauek erabat erreakziozko polizia zerbitzua ezartzea dakarte. Polizia eredu honek, berriz, eritzi publikoari jakinarazten zaion gertuko eta prebentziozkoaren beste muturrean dago.

 Uztailaren 29 batean ezarritako bateraketa hauek, beste Ertzainetxe batek bereganatu dituzten Ertzainetxetan (Zumarraga eta Beasain) erabateko antolaketa eza eragin du. Gertaera baten aurrean erantzuteko denbora era nabarmenean luzatu delarik. Adibiderako eta urrutira gabe, orain dela gutxi gertatu zen bezalaxe, Legazpin 29 minutu behar izan ziren gorabehera bateri erantzuna emateko.

Horretaz gain, ikerketarako eredu berriaren ezarpena guztizko porrota izan da. Izan ere, dagoen antolaketa gabezia, herritarren arretarako pertsonalaren murrizketarekin batera, eguneroko zerbitzua adabakiz jostera behartzen du, Ertzainetxe batetik bestera pertsonak eramanez, eta, joan etorri hauetan esan ezinalako lanorduak galduz.

Guk legebiltzarrean “2016 Ortzimuga” planaren ezarpena salatzen ari ginen egun berean Sailburuak hain zaratatsu iragarri zuen Begizko Ikuskatze taldeak sortzea oraindik ez da bere osotasunean abian jarri. Zehazki Tolosa eta Donostiako taldeak ez daude. Beraz, Gipuzkoan gertatzen diren delitu asko eta askoren begizko ikuskapenak eskarmenturik gabeko pertsonalak egitera behartuta daude, gainera, hain zuzen ere langileriaren murrizketak eraginda itzelezko lankarga dutelarik.

Salatzen dugun hau guztia EZ du legebiltzarrean aditzera emango, eta, soil-soilik legebiltzarkideei eta gizarterari itzelezko gezurrean oinarrituriko datu estatistikoz gainezka eragiten jardungo da.

Gu ekainean egindako asebetetze galdeketaren emaitzetan baieztatzen gara. Bertan, Sail honen kudeaketak Kolektiboaren %90aren ezezpena jasotzen zuen, hain zuzen ere, segurtasun Sailburuak ezeztatu ezin izan dituen emaitzak dira hauek. 

2014 UZTAILA 29. MOBILIZAZIOAK, KUDEAKETA ELKARBANATUEN AURREAN

Gaur, Uztailak 29, ELA, SiPE eta EUSPEL sindikatuek, herri horietan plan honek dakarrena salatu eta sozializatzeko xedearekin elkarteratzea egin dugu 10:00etan Zumarragako Ertzainetxe aurrean eta auto ilaran joan gara Zumarraga-Urretxu artean, jarraian elkartaratzea Beasaingo Ertzainetxearen aurrean, eta ondoren auto ilaran ibili gara inguruan.

ELA sindikatuak exijitzen du abian dauden egitasmo guztien berehalako gelditzea, eta, aldi berean, berresten du zerbitzura dagoen Ertzaintza eredua, prebentziozkoa eta herritarren interes eta beharrengatik gertukoa dena. Jarraituko dugu astakeria honen aurrean mobilizatzeko adostasunak erdiesten, eta, era horretara, plan hau atzera botarazten. Hau dena borrokaren bidez soilik aldatzen da, eta, mobilizazioak beharrezkoak ikusten ditugu.

 *Zumarragako alkatearia emandako gutuna ikusteko

2014 EKAINA 17. KONTZENTRAZIOA EUSKO JAURLARITZAN. BILBO. (Oharra ikusteko) (Sailburuari zuzendatutako gutuna ikusteko)

ELA, SiPE, eta EUSPEL sindikatuek deituta, Bilbon Eusko Jaurlaritzak duen egoitzaren aurrean,  NEGOZIAZIOA eta INPOSAKETARIK EZ exijitzeko kontzentrazioa egin dugu.. Sailburuari inkestaren emaitzak gutunaren bidez bidali dizkiogu.

Gaur, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, alde batetik salatzeko Segurtasun Sailak, axolagabekeria larria ari dela erakusten “2016 Ertzaintza Ortzemuga” egitasmoa edukitzearekin eta ezarpenean ez atzera egitearekin elkartu gara, eta beste alde batetik, era berean, salatu  dugu Sailburutza honek behin eta berriro orainarte adostutakoa bete eta kendu zaizkigun guztia itzultzean oinarrituko den benetako negoziazioari uko egiten diola

 2014 MAIATZA 28. KONTZENTRAZIOA BERROZIN

Gaur goizean, ELA, SiPE eta EUSPEL sindikatuen ordezkariek, elkartaratze bat egin dugu Berroziko instalazioen sarreran. Bertara epailaritzaren kideak turismoa egitera eraman dituzte (ez dirudu erakutsi dienik segurtasuna era berdinean ordaintzen duten gainerako herritar arabarren gune oso zabalak). Hantxe bertan, Sailaren arduradunak “Negoziazioa, inposaketarik ez” leloarekin hartu ditugu

Orain astebete, Lehendakariari zuzendutako gutun bat utzi genuen Lehedakaritzan, egungo gatazkan esku hartu zezan eskatuz, eta gaur da eguna horrelakorik ez dela gertatu.

Sailburua etengabe aldebakarrez ari da, beste garai bat gogoratzen digun diktadura kutsu nabarmenarekin, baina honetaz gainera, ertzainen lan-eskubide urritasun egoera honi galga ipini ordez, Lehendakariak bereganatzen duen erantzunkidetasuna dela-eta, gatazka irekita izatera eramaten gaitu.

Beraz, egoera honetaz nazkatuta, gaur goizean Berroziko instalazioen atarian elkartaratzea egin dugu.

Ondorioz, lan eta gizarte arazoei aurre egiteko erakusten duen erabateko ezgaitasunagatik jarraituko dugu Segurtasun Sailburutza talde osoaren dimisioa exijitzen.

2014 MAITAZA 20 KONTZENTRAZIOA LEHENDAKARITZAN

ELA, SIPE eta EUSPEL Ertzaintzako sindikatuek elkarretaratzea deitu dute gaur goizean Lehendakaritzaren aurrean. Idatzi baten bitartez, ertzainentzako onuragarria izango den irtenbide bat lortzeko inplikazioa eskatu diote Urkullu Lehendakariari. Era berean, Ertzaintzaren egoera salatu dute sindikatuek.

 “Ertzaintza horizonte 2016” deritzon plana bertan behera uztea eta Ertxainetxeak mantentzea eskatu diote, besteak beste, Urkullu Lehendakariari. Sindikatuen esanetan Ertzaintzako Komisaldegietako ikerketa sailen funtzionatzeko era erabat aldatu du “Ertzaintza horizonte 2016” planak eta uniformezko ikerketa sailean antolakuntza kaos bat ezarri du. Bestalde, Administrazioak uko egin dio negoziazio proposamenik aurkezteari Ertzainen lan baldintzak hobetzeko salatu dute.

2014 MAIATZA 14 KOTXE ILARA BIZKAIAN

Ertzaintzaren ELA, SiPE eta EUSPEL sindikatuek administrazioarekin duten gatazka irekia dirau administrazio honek ertzainei dien begirune eza dirauen era berean.

Ertzaintza politikoki erabili eta bere kideen eskubideen urraketa etengabeez gain, egin diren murrizketek, beren funtzioen zehaztasunagatik, Ertzaintza bereziki kaltetzen dute.

Konponbide adostuak bilatzeko Sailburuaren borondate eza begi bistakoa da, gainera, lan baldintzen urritasuna gehitzea sortu dutelarik.

Hau guztiak mobilizazioekin jarraitzera daramatza, eta horrela bada, gaur, maiatzak 14, ibilgailuak hartuta, aldarrikapen ibilaldia egin dugu Bizkaiko errepidetan zehar ondorengo goiburupean “INPOSAKETARIK EZ, NEGOZIAZIOAREN ALDE”

Era berean, Ertzaintza sartua dagoen antolamendu hondamendiaren eragilearen, Gervasio Gabirondoren, bereahalako kargugabetzea exijitzen dugu, eta, erantzule goren den heinean, Segurtasun Sailburuaren dimisioa.

2014 APIRILA 8 KOTXE ILARA DONOSTIA-ZARAUTZ-AZKOITIA

 ELA-k, SiPE-k eta EUSPEL-ek ibilgailu-karabana bat egin dugu apirilaren 8an, Donostiatik 09:00etan  irten (Ondarretako ertzainetxetik), Zarautzeruntz abiatu gara eta Azkoitian martxari amaitutzat eman diegu.

2014 APIRILA 4 KONTZENTRAZIOA ERANDION (103MAHIA)

 

2014 APIRILA 1 BILBOKO KONTZENTRAZIOA (Oharra ikusteko)

“Segurtasun Saila: inposaketarik EZ” eta “Batez ere, errespetua behar dugu” lema horiek geure eginda Bilboko kale nagusian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, Elkarretaratu gara. Izan ere, salatzen dugu une honetan Sailak negoziatzeko duen borondate falta eta inposaketa bidez lan-baldintzak kaskartzen jardutea.

 

Gaurkoa lehen urratsa izan da, eta uste dugu lankide askoren aldetik erantzun ona izan duela, bide batez, hauei eskertzen diegu bertaratu izana, eta, aurrerantzera begira hots egiten dugu hurrengo egingo diren mobilizazioetan partehartzera. Inposaketaren aurrean mobilizazioa beste biderik ez dago eta.