Grebek negoziazio mahaia aktibatzea lortu dute
Sektorean 20 greba egun eta zortzi egoitzetan 138 greba egun egin ondoren patronalek gaur balio ekonomiko zuzena duen lehen proposamena ekarri dute.
Proposamena honako hau da:
• Indarraldia: 2025-2027. 3 urte
• Oinarrizko hitzarmena: eraginkortasun mugatutako 2022-2024 hitzarmena.
• Soldata-igoera: 2025 KPIa, 2026-rako KPI + 0,8 eta 2027 urteetarako KPIa Aldundiaren finantzaketaren baldintzapean.
• Batzorde bat sortzea partzialtasunaren eta disponibilidadearen arazoa aztertzeko.
ELAk positibotzat jo du patronalak proposamen bat aurkeztu izana, negoziazioa hasi zenetik 14 hilabete igaro diren arren.
Hala ere, sindikatuak uste du proposamena ez dela nahikoa. Bere iritziz, ezin da onartu eragin orokorra izan nahi duen akordio baten oinarria gutxiengoan sinatutako azken akordioa izatea.
Gainera, proposamenaren eduki erreal bakarra bi urterako soldata igoera dela adierazi du; hirugarren urtean, erosteko ahalmena bermatzen bada ere, administrazioaren finantzaketaren menpe geratzen da. ELAk gogorarazi du ez dituela onartzen parte hartzen ez duen negoziazio-mahaietan baldintzatutako igoerak.
Negoziazio-mahaian partzialtasunaz hitz egiten ari dela garrantzitsutzat jotzen duen arren, ELAk neurri exekutiboak eskatu ditu hitzarmen honetan, eta ez batzorde hutsak.
ELAk adierazi du sektoreko ordezkari eta afiliatuekin partekatuko duela proposamena, eta apirilaren 23ko hurrengo bileraren aurretik (15:30ean) bere proposamena aurkezteko konpromisoa hartu duela