ELAk bere gehiengo zabala berresten du EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan

2011/09/02
2011ko hauteskunde sindikalen epealdi trinkoaren amaieran ELAren ordezkaritza sendotata irten da Gizarteko Ekimenetako ikastetxeetan ordezkarien %57,2 lortuta

Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekimenezko ikastetxeetako ia hauteskunde-prozesu guztiak behin amaitu ondoren, ELAk eutsi dio bere nagusitasunari, langileen ordezkaritzaren erabateko gehiengoa (%57,22) lortu baitu.

Emaitza hori ikusita argi geratu da kidego horren gehiengoak sostengua eman diola 2008-2009 Hitzarmena sinatu izanari (UGTrekin batera), eta baita 2010 eta hurrengo urteetako hitzarmenaren oraingo negoziazio zailari ere.

Bestalde, denen agerian geratu da patronalaren estrategiaren porrota. Izan ere, ugazaben batzarretan, idazkietan eta ikastetxeetako klaustroetan beste sindikatu batzuk goraipatu dituzten bitartean, gurea gaitzetsi besterik ez dute egin.

ELAk murrizketen aurrean erakutsi duen jokabidea ere indartu da emaitza bikainen eraginez.

Jasotako sostengua eskertu beharrez gaude, eta eskertzeko modurik onena Itunpeko Irakaskuntzako kidegoaren alde egitea da, orain arte egin dugun bezala.


  2008

2011
 ELA       421  %57,20                424  %57,22
 CC.OO.  131  %17,80  129  %17,41
 STEE-EILAS  95  %12,91  95  %12,82
 LAB  46  %6,25  49  %6,61
 UGT  21  %2,85  22  %2,97
 Besteak  22  %2.99  22  %2,97
 GUZTIRA  736    741  

 Informatzena irakurtzeko egin klik hemen