MUFACE erretiroa arriskuan

2011/03/31
Herri-langileok dauzkagun eskubideen aurka Espainiako gobernuak hasitako erasoak amaierarik ez dauka. Madrilgo Funtzio Publikoaren Mahaian gobernuak aurkeztutako proposamenak helburu garbia dauka: MUFACEko funtzionarioek erretiroa hartzeko dauzkaten baldintzak okertzea eta erretiro aurreratua hartzeko eskubidea epe motzean murriztea, eta aurrerago desagerraraztea. Aldaketak pentsioen erreformak ezarritako bidetik doaz. Honela, langile guztien lan-baldintzak parekatzen omen dira. Aurpegia behar da gero! Denen eskubideak igo beharrean, murrizketak ezartzen dizkigute “berdintzeko”.