Murrizketak ordezkapenetan

2010/09/30
Hezkuntza Departamentuak ordezkapenak egiteko irizpideak plazaratu ditu, hitzarmeneko murrizketak areagotuz

Pasa den ikasturte bukaeran, hitzarmen berriaren negoziazioa zela eta, gogor kritikatu genituen ordezkapenetan Hezkuntza Sailak egin nahi zituen murrizketak. Gogoratu beharrean gaude, hasiera batean, kasu guztietan astebete pasa bitartean ordezkapenik ez egiteko proposamena luzatu zutela. Sindikatu batzuen egin genuen presioak eraginda atzera pausoren bat eman zuten arren, langileentzat oso akordio txarra itxi zuten CC.OO eta UGTek babestuta. Horren ondorioa da, ia kasu guztietan, ordezkapenak aurrez egiten ziren baino egun bat beranduago egingo direla, Bigarren Hezkuntzan ordezkapena astebete pasa arte egingo ez delarik eta Lehen Hezkuntzan asbeteko mugan.

Ordezkapenei dagokionez, hitzarmena bera oso eskasa izanik ere, Hezkuntza Sailak orain publiko egin dituen irizpide hauei jarraipen zuzena egin beharko diegu, izan ere, ikasturte hasiera tamalgarri izan baitugu eta irizpide murriztaile hauek beraiek ere apenas bete diren.

Hau gutxi balitz, eta berriki salatu dugun Funtzio Publikoko zuzendaritzatik atera duten instrukzioari jarraiki, bereziki salagarria gertatzen da berritzeguneetako ordezkapenak ez betetzeko erabakia hartu dutela, ikastordurik ez duten jangela arduradunanen hutsak hilabetetik gorakoak izatea aurreikusiten bada bakarrik beteko dituztela eta eskolaz kanpoko ekintzetarako hiru hilabete baina gehiagoko hutsunea aurreikusten bada soilik. Benetan tamalgarria!

Noraino iritsi nahi dute Eskola Publikoari baliabideak kendu eta murrizketak aplikatzerakoan? Zein izango da hurrengo erasoa?

Gure artean hitz egin, informazioa banatu, kontrastatu, antolatu eta aurre egiteko prestatzen hasi beharrean gaude.

Bide hau jarraitzen badute, aurrean izango gaituzte!

Informatzena irakurtzeko egin klik hemen