Aurreakordio baldintzatua
1.- Asteko jarduna edozein aldebakarreko interpretazio eta manipulazioetatik askatu nahi dugu eta benetako hobekuntza azken muturreraino (Lan Hitzarmenaren artikulua negoziatu arte) defendatzen jarraituko dugu
Lan jarduna dela, aurrez ere esan bezala, 40 orduak edo 40 ordutako jarduna izatera eraman dezaketen aldebakarrreko formulak ez ditugu inola ere onartzen. Berriro ere esan beharrean gaude gure erreferentzia 35 orduko jarduna dela eta ELA bakarrik izan dela aldarrikapen hau mahai gainean jarri eta mantendu duen sindikatua. Hein handi batean honi esker lanaldi partzialetan 35 orduko jarduna hartuko da kontutan eta administrazioaren proposamenetan ere aurrerapausoren bat egon da. Lotsagarria iruditzen zaigu gainerako sindikatuek jardunaren inguruko errebindikaziorik eta borrokarik egin ez izana, administrazioak aurkezturikoa onartzera mugatu dira, jarduna modu esanguratsuan hobetzeko aukera bikain bat alferrik galduz.
Hau honela, eta gure helburua izan ez arren, administrazioak proposatzen dituen 37,5 orduak bere horretan betez gero aurrera pauso bat emango genukeela uste dugulako, testu honen inguruan egon daitezkeen interpretazio eta manipulazioak ekidin asmoz azken testuan aldaketak exijitu ditugu eta Lan Hitzarmenaren artikulatuan hiru baldintza hauek jasotzeari baldintzatu dugu aurreakordioaren sinadura:
- 37,5 ordu zein kasutan gainditu daitezkeen zehaztu behar dugula
- Salbuespenak Batzorde Parekideak onartu behar dituenez, sinatzaile guztien oniritzia izan behar dutela
- Konpensazio era, aurrez, Lan Hitzarmenean, hitzartu behar dela eta ondorengo joko eta manipulazioen baitan utzi.
Ona litzateke, LAB sindikatuak ere zehaztapen eta hobekuntza hauek defendatzea, horrela, administrazioak gehiengoarekin sinatu nahi izatera gure baldintzak onartzera behartuko genuke. Honetan ordea, LAB-ek du hitza.
2.- Hitzarmenaren eranskinean datorren oinarrizko soldaten kopuruak orain arte aplikaturiko murrizketak gainditzen dituelako.
Aurreakordioak dio Lan Hitzarmena indarrean sartuko dela sinaduraren egunetik aurrera, bainan eragin ekonomikoak 2010eko Urtarrilaren 1etik aurrera izango dela.
Zer esan nahi du honek?
ELAren iritziz, garbi dago. Eragin ekonomikoa duen guztia, urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu behar direla, hau da:
- Irakasleak 4. eta 5. seiurtekoak 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko direla kobratzen, dagozkien atzerapenekin.
- B taldeko pertsonalaren Maisu-Maistrekin parekidetzea 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera egingo dela, dagozkien atzerapenekin.
- Erropa konzeptuan jaso beharreko kopurua, 2010eko Urtarrilaren 1etik aurrera egingo dela, dagozkien atzerapenekin.
- Aintzinatasuna dela eta, Lan Legepeko Lakuako langileekiko lortu dugun parekidetzea, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu behar dela, dagozkien atzerapenekin.
- Behin behineko langileak beste administrazio publikoetan lan egin eta kobratzen ez zuten denbora, 2010eko Urtarrilaren 1etik aurrera kobra dezaketela, dagozkien atzerapenekin.
- Eta azkenik Oinarrizko Soldata. Eranskinean jartzen duenez, hezitzaileen adibidea hartuz, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera soldata 26.459,19 €-koa da (hilabetean 1889,94€) bai 2010. urtean, bai 2011. urtean ere. Murrizketen ondorioz, 2010eko Uztailatik Abendura 1850,94€ eta 2011.urtean 1865,11€ kobratu ditugunez, kendu digutena itzuli behar digute. Kontuak eginaz, 629,35€ dira urte bi hauetan itzuli beharko digutena.
3.- Aurreakordioko testutik abiatuta Lan Hitzarmenaren artikulatuan gainerako gai garrantsitsuenak ere borrokatzen jarraituko dugu.
- Udako Kobrantza. Garbi dugu aurreakordioan jasotakoak aurrerapena suposatzen duela, baina orain arte defendatu dugun moduan, bi hilabeteen zerbitzuak kontabilizatu behar direnez, behin behineko funtzionariek bezalaxe bi hilabete horieei dagokien lan saria eta kotizazioa kobratu behar ditugula eta ez 45 egun bakarrik.
- Lanpostu Zerrenda handitzea. Kontutan hartuz azkeneko hiru urtetan izan diren beharrak, hezitzaile kategorian gutxienez 130 lanpostu eta 18 gainontzeko kategorietan defendatzen jarraituko dugu.
Ziur gaude beste sindikatuek ere hobekuntza hauek defendatuz gero, aurrerapauso nabarmenak emateko aukera genukeela. Baina, orain arte moduan administrazioak nahi duenari amore emanez gero zaila daukagu. Honetan ere, LABek du ardura nagusia.
8 urte daramagu negoziaketarik gabe eta, ondorioz, hobekuntzarik gabe. Negoziazio prozesuaren ondoren administrazioak luzatu duen aurreakordio proposamen hau ez da ELAk eta kolektiboko langileen gehiengoak behar eta aldarrikatzen duena, baina nabaria da aurrerapauso eta hobekuntzak badaudela, asko ELAk mantendutako jarrera eta aldarrikapenei esker. Prozesu honetan guztian, faltan bota dugu gainerako sindikatuen aldarrikapena eta borroka. Izan ere, ziur gaude jarrera bestelakoa izan balitz askoz ere hitzarmen hobea lortzeko aukeran gendekela.
Hauek dira, besteak beste ELAk bakarrik defendatu eta guri esker lortutakoa:
- Lanaldi partzialetan kontutan hartu da ELA sindikatuak bakarrik defendatu duena, hau da, 35 orduko lanaldia kontutan hartuko dela kontratuak egiterakoan
- Behin behineko funtzioen esleipena, plataformetan ELAk bakarrik eskatu duen erreibindikazioa izan da
- Murrizketei aurre egin eta oinarrizko soldataren igoera ELA sindikatuak bakarrik defendatu du
- Hezitzaileen aintzinatasuna Lakuako Lan Legepeko langileekin parekidetzea, ELAren erreibindikazioa izan da
- Lan Legepeko Irakasleen seiurtekoak, ELAk irabazi duen epaiari esker jaso da aurreakordioan
- Ordainsariak 2010eko Urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartzea, haseratik ELAk bakarrik defendatu duen aldarrikapena izan da. Ikusi besterik ez dago akordioaren indarraldia dela eta zein erantzun eman zioten bai LAB-ek baita STEE-EILAS-ek ere ekainaren 2ko Negoziazio Mahaian:
- Administrazioaren proposamena: Artículo 3. – El presente convenio entrará en vigor el día de su firma, permaneciendo vigente hasta el 31 de diciembre de 2012. Concluido el periodo de vigencia, se prorrogará por anualidades a partir de su vencimiento si no mediara denuncia expresa de las partes.
- LAB-ek zioena: 3. artikulua.- “Guztiz ados denboralizazio honekin”
- STEE-EILAS-ek ere, hauxe zion: Articulo 3.- “De acuerdo“
Administrazioak urriaren 12a baino lehen Lan Hitzarmenaren artikulatu osoa negoziatua izan nahi omen du. Esan bezala, guk aurreakordioari gure babesa hemen jartzen ditugun eta mahaian garbi utzi ditugun baldintzen baitan eman diogu. Aldarrikapen eta hobekuntza hauen borrokan espero dezagun beste sindikatuekin batera indar egin ahal izatea eta testuan agertzen diren interpretazio eta manipulazio aukerak desagertaraztea. Hala ere, ELAren aldarrikapenek gainerakoen babesik ez badute ere, argi izan sektoreko langileen lan baldintzen hobekuntzak azken muturreraino defendatuko ditugula.