Berehala deitu behar ditu oposizioak Nafarroako Gobernuak hauek ekainean ospa daitezen

Oposizio zein ordezkapen zerrendei dagokionez ELAk zerrenda bakarrak era daitezela exijitu du. Zerrenda bakarrari esker irakasle batek dituen berezitasun eta hizkuntza guztietan lan egiteko aukera du, orain gertatzen den ez bezala. Bestelako hizkuntzak ezagutzea eta beste titulazioak edukitzea meritu izatea ahalbidetzen du sistema honek; ez ordea gaur egungo araudiak.
ELA EPEa zein zerrenden inguruan argitaratu denarekin kezkatua dago. Mendozak hurrengo aukera egin beharko du: UPNren hezkuntza eta giza baliabide politikarekin jarraitu edo aldaketa benetazkoa egin. Aldaketarako ezinbestekoa da gehiengo eta gutxiengoak errespetatzea. Kasu honetan langileen ordezkaritzaren gehiengoak zerrenda bakarra eskatzen dio.
Ordea ELAk orain arte hurrengoaz jabetzeko aukera izan du: Mendozak UPNrekin ustezko teknikari zirenak bereak egin ditu eta batzuetan saritu izan ditu kargu garrantzitsuagoekin: 800 lanpostu suntsitu; langileriaren %30 prekario bihurtu; PAIren hedapenarengatik ehunka gaztelaniazko maisu eszedentario bihurtu eta ingelesezko hizkuntza eskakizuna zuen EPEa onartzeko gai izan dira pertsona hauek. Azken honen harira, ELArentzat hipokresia handia da hau onartu zenean gaurko EPEaren kontra agertu diren eragileen jarrera. Egungo oposizioa ez dute gustoko euskarazko lanpostuak gaztelaniazkoak baino gehiago direlako. Interino zerrendetan dauden %97ri funtzionario izateko aukera ukatu nahi zitzaiolarik, ez zuten ezer esan.