Celaák hezkuntzan 3.044 plaza atera gabe utziko dituztela ezkutatu nahi du
Madrilgo Gobernuak 2012rako inposaturiko enplegu publiko eskaintzaren debekutik kanpo geratzen dira beraz EAE 2011an deituriko EPEa.
Edozein modutan ELAk behin eta berriro salatu duen moduan, berriro ere gogora arazi behar diogu Eusko Jaurlaritzari Mahai Orokorreko akordioan, enplegua finkatu eta behin-behinekotasuna murrizteko, hezkuntzarako 5.100 plaza EPEetara ateratzea hitzartu zela eta horietatik, azken EPE hau ere kontutan harturik, 2.056 betesterik ez dituela aterako. Hau da, 3.044 plaza atera gabe utziko dituela.
Hezkuntza Sailburua lorpen izugarri moduan saltzen ari da berez, Mahai Orokorreko akordioa bere epeetan betez gero, atera beharko liratekeen 3.044 plaza atera gabe utziko dituenean. Arduragabekeria honek arriskuan jarriko du hezkuntza publikoan kalitatea sendotu eta enplegua egonkortzeko helburua zuten lanpostu hauek etorkizunean ere atera ahal izateko aukera, EPE berrien deialdia berriro ere Madrildik mugatzen saituko baitira.
ELAk onartezin eta arduragabetzat jotzen du Eusko Jaurlaritzaren eta Celaá Sailburuaren jarrera hau eta adarjotzea plaza gutzi hauetarako bere burua prestatzen ari diren 6.000 gora pertsonentzat. Jendartea eta hezkuntza komunitatea inozotzak jotzen gaituzte eta bere konpromisoak ez betetzeaz gain gezurrak esanez estali nahi dute akordioen urratzea eta bere arduragabekeria lanpostuak egonkortu eta hezkuntzaren kalitatea sendotze bidean.