SINADURA BILKETA
ELAk babestu du benetako euskarazko Lanbide Heziketa aldarrikatzeko ekimena

ELA, ekimen hau bultzatu duen kolektiboa bezalaxe, kezkatuta dago EAEko Lanbide Heziketan euskarak duen egoerarekin.
Horregatik, Euskarazko Lanbide Heziketa aldarrikatzeko egindako sinadura bilketari babesa eman dio. Eusko Jaurlaritzari baliabideak eta plangintza eraginkorrak eskatzen dizkio sindikatuak. Besteak beste ondorengo aldarrikapenak dira plazaratu direnak :
-
Lanbide Heziketan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzaren jarraipena izanik, euskararen eskaintza parekatzeko plan estrategikoa izatea. Bide-orri zentzuduna eta efektiboa.
-
Egungo irakasle guztiei euskara gaitasuna eskatzea. ELAk uste du Lanpostu guztietarako hizkuntza eskakizun egokia eskatu beharko litzatekeela eta egun jada sisteman dauden irakasleak euskalduntzeko baliabide eta formakuntza egokituak.
-
Euskaraz ikasteak suposatzen duen balio erantsia azpimarratzen duen matrikulazio-kanpaina ganorazkoagoa eta indartsuagoa egitea.
-
Euskaraz matrikulatu eta euskaraz ikasteko aukera hartu duten ikasleei lehentasuna ematea.
-
A ereduan, eredu hau murriztu eta desagertze bidean, euskararen ezagutza minimoa ziurtatzen dituen ordu zehatzak bermatzea.