HAUTESKUNDE SINDIKALAK

ELA da EAEko Hezkuntza Publikoaren esparru guztietan igo den sindikatu bakarra

2023/03/31
Bai unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan, bai unibertsitate publikoan bai haurreskoletan ere ELAk gora egin du, osotara 8 ordezkari gehiago lortuz

Orotara ELAk igo duen ordezkari kopuru definitiboa oraindik zehaztu ezin badaiteke ere, jada behin betikoak diren datuekin esparru eta kolektibo denetan igotzen den sindikatu bakarra da ELA.

Guztira 365 ordezkari hautatu dira, 273 unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan eta 92 UPV/EHUn. Azken Hauteskundetan baino 12 ordezkari gehiago.

Bizkaiko sukalde eta garbiketako kolektiboari dagozkion emaitzak ez daude, urna ez da ireki erreklamazioak egon eta ebazteko daudelako. Esparru honi dagozkion 17 ordezkari nola banatuko diren zain, gaur hautatu eta zenbatu diren gainerako 348 ordezkaritik ELAk 78 lortu ditu, aurrez baino 8 gehiago. Horrela bere ordezkaritza %23ra igo du, aurreko emaitza 3 puntutan hobetuz.

Unibertsitatean orain dela 4 urte baino 2 ordezkari gehiago aukeratu dira eta ELAk orduan baino 3 ordezkari gehiago lortu ditu. 15 ordezkari orotara.

Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Publikoan (irakasle funtzionarioak, lan-legepeko irakasleak eta heziketa berezia, sukalde eta zerbitzuetako langileak, erlijio irakasleak, Haurreskolak), Irakasleetan azken hauteskundeetan baino ordezkari bat gehiago lortu du, nahiz eta sindikatu berri bat indarrez sartu lehian, Steilas jeitsi egin delarik. Haurreskoletan aurreko emaitzak hobetu ditu 2 ordezkari gehiago lortuz. Heziketa berezia eta lan-legepeko irakasleen kolektiboan ere ordezkari bat gehiago lortu du.

Sukalde eta Garbiketan, Bizkaiko emaitzaren zain gaude, eta erlijio irakasleetan ere ordezkari bat gehitu du.

ELAk hauteskunde sindikal hauetan parte hartu duten langile guztiak zoriontzen ditu eta ELAri babesa eman dietenak eskertu.

ELAk hauteskunde hauetan jasotako babesa ikusita, sindikatuak orain arte egindako bidean sakontzeko konpromisoa berresten du. Zerbitzu Publikoen eta euskal eskola publiko burujabearen defentsan, EAErako Hezkuntza Legearen norantza baldintzatu eta hezkuntza publikoko langileen lan baldintzen, lanpostuen, egonkortasunaren zein eros ahalamenaren aldeko borroka sustatzen jarraituko dugu.