ELA IIP kentzearen alde dago, ingelesa menperatzeko ikasgaien kalitateari kaltetu gabe

2018/04/30
Hezkuntzako hizkuntz behikularrak bertakoak izan behar dira (euskara eta gaztelera), D eta A ereduak lehenestuz, G ordez. ELAk bertako eta atzerriko hizkuntzei buruzko neurriak hartzeko eskatzen dio Hezkuntzari, HTB-ren alde (Hizkuntzen Trataera Bateratuta) apostua eginez eta IIP (Ingelesez Ikasteko Programa) bertan behera utziz. ELAk, Hezkuntza Sailak antolatutako hizkuntzei buruzko bi jardunaldietan parte hartu ondoren, IIP kentzeko garaia heldu dela uste du, ingelesa menperatzea bermatzeko baina ikasgaien kalitatea murriztu gabe.

Gobernu zein Laukoaren definizio eza

2015etik aurrera Gobernua definizio ezean darrai, Programa-Akordioarekiko: “Ingelesez Ikasteko Programaren hedapena urtebetez atzeratzea gutxienez, egungo programa ebaluatzeko eta Hizkuntzen Trataera Bateraturako plan berri bat diseinatzeko eta curriculumean sartzeko.

IIP-k, Estatu zein erkidegotako eskuindarrek zabalduta, LOMCErekin bat egiten du, hezkuntza merkantilizatuz. Ikasleak ikasi behar dituen edukinak murriztea ez zaio inporta, eskulan merkea nahi duelako, edota bere burua esplotatzen duen enpresa-sortzailea. Familiei DBH bukatzean lortzen ez den ingeleseko elebitasun faltsua saltzen diete. Estatu mailako gero eta irakasle zein famili gehiago honen aurka agertzen ari dira.

 

ELAk salatzen du Hezkuntzak IIP mantentzen duela, UPNk baino hobe kudeatzen saiatzen, bere programa bete ordez:

  • IIPri egindako ebaluazioa alferrikakoa izan zen, emaitza politikorik gabe, lagin adierazgarririk gabe eta emaitza akademiko kaxkarrekin. Familiei nahasten ari zaie.
  • Gobernuak UPNren lege proposamen bati oniritzia eman zion, maisu-maistra arrunta izateko ingeleseko C1eko agiria eskatzeko, baina Laukoak Nafarroako Parlamentuan bertan behera utzi zuen, ELA zein Estatu mailako sareak aurka erreakzionatu ondoren.
  • HTBri buruzko martxoko jardunaldian, Hezkuntzak IIP duten ikastetxeen ereduak besterik ez zituen aurkeztu, baina Hizkuntzen Trataera Bateratuta IIP ez duten ikastetxeetan arrakasta handia izan du.
  • Apirilaren 21eko gure hizkuntza eta beste hizkuntzei buruzko jardunaldian, Hezkuntzak adituei hirueleko (gaztelera, euskara, ingelesa) sasi-murgiltze sistemara mugatzea eskatu zien, baina horiek gure hizkuntzak, euskara batez ere, lehenestearen alde agertu ziren.

 

ELAren proposamenak

  • Oinarrizko hezkuntza euskaraz eta gazteleraz (H1 eta H2 ereduen arabera) bermatzea, D ereduaren alde apostua eginez, ikasleek 16 urte beteta bertako bi hizkuntzetan B2 (HEEEB Europako Esparrua) lortzeko. Aldi berean, G ereduaren ordez, A ereduaren aldeko apostua eginez, ikasleek 16 urte beteta gaztelerako B2 eta euskarako B1 lortzeko.
  • Atzerriko hizkuntza bat edo bi (H3 eta H4) ikastea bermatu behar da, DBH bukatzerakoan B1 maila lortuz.
  • Atzerriko hizkuntzen ikasketa birplanteatzea, ikasgaiari ikuspuntu komunikatzailea emanez, mintza-laguntzaileekin, 8-10 ikasle taldeekin, AJBko filmekin, bideokonferentziekin eta ikasle-truke birtual zein errealekin beste herrialdetako ikastetxeekin.
  • Haur eta Lehen Hezkuntzan ikasgaiak atzerriko hizkuntzetan emateari uztea oinarrizkoa iruditzen zaigu, ikasgaien edukinak eta hezkuntzaren kalitatea berreskuratzeko.

Duela gutxi argitaratuko txosten honen berri eman dugu prentsaurrekoan.