ELA, LAB, STEILAS, UGT eta CCOOek EAEko gizarte ekimeneko ikastetxetan urriaren 9 eta 10erako deitutako greba erregistratu dute

Jarraian, hitzarmena berritzeko aldarrikapen nagusiak:
Enplegua:
Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko.
Soldatak:
Eroste-ahalmena berreskuratzea.
1-DBHko eta 2-DBHko irakasleen soldatak parekatzea.
Lanaldia eta lan-kargak:
Irakasleen kasuan, ordu osagarriak erreserbatzea eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein urtean dedikazio ez presentzialeko 70 orduren aitortza.
Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalarentzat, lanaldia murriztea.
Lanbide Heziketa:
Lanaldiaren banaketa adostea.
Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak hobetzea.
Hezkuntza-laguntzako espezialistak:
Haien lana irakaskuntza-izaerakotzat hartzea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, lanaldia modu erregularrean banatzea irailaren 1etik ekainaren 30era arte...
Haur-hezkuntzako lehen zikloko pertsonala:
Haien lana irakaskuntza-izaerakotzat hartzea, lanaldia murriztea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko.