ELA oso kezkatuta dago Nafarroan hezkuntzaz egiten ari den erabilera alderdikoiarengatik
Agerraldian esandakoa:
Gure ustetan EPEa irizpide teknikoen arabera eginda dago. Aurreko Gobernuak ingelesezko ikaskuntza bultzatzeko erabaki politikoa hartu zuen; euskarazko ereduen bultzada jeisteko. Barcinaren hitzak dira hauek, ez ELArenak, telebistan horrela adierazi baitzuen. PAIrengatik da ez direla gaztelaniazko lanpostuak beharrezkoak eta PAIrengatik da bestelako EPErik ez dela posible.
Bada ukatu ezin den zerbait: gaztelaniazko eta euskarazko irakasleen arteko behin-behinekotasuna beretsua da. Baina bada desberdintasun bat ere, euskarazko eta gaztelaniazko berezitasunen artean: epe ertainera, euskarazkoen beharrak bertan jarraituko du, ez ordea gaztelaniakoenak. Datu hauexek esandakoa babesten dute:
-
Hezkuntza Departamentuaren plantila organikoan gaztelaniazko 127 lasnpostu suntsitzea proposatu da. Aldi berean ingeleseko C1 eskakizun bezala eramaten duten 136 lanpostu sortu dira
-
40 maisu-maistrek ez dute oraindik behin-betiko destinorik lortu (2011 urtean ospatu ziren azkenik oposizioak) edo eskola ordu nahiko ez edukitzeagatik destinoa galdu dute
Horregatik da ELAk ezin duela onartu gaian adituak direnei entzundakoa. Badakite nahikoa ez badela ere, ez dagoela bestelako EPErik egiteko modurik.
Batzuek, aurkeztutako EPEak Nafarroako hizkuntza errealitatea ez duela errespetatzen diote. Eta hori esaten duten bitartean, bost axola zaie oposizioetarako ingelesezoko C1 eskakizuna exijituko dela. Hau ez litzateke bakarrik diskriminatorioa izanen baizik eta legez kanpokoa gainera. Irakasle funtzionario bihurtzeko prozedura arautzen duen 276/2007 Errege Dekretuak ez du horrelakorik baimentzen. Baina berdin zaie. Dekretua atera arte itxaron behar bada, itxarongo da eta kitto. Oposizioak blokeatzen dira eta azterketak atzeratu: prekarietatea denboran luzatzen da eta dirua eta denbora inbertitu duten irakasleei iseka egiten zaie. Izugarrizko arduragabekeria.
Hori esaten dutenek, interinoen %97ri karrerako funtzionario bihurtzeko aukera kenduko diete? Eskatuko du Nafarroako Foru Erkidegoak Commonwealth-eko estatu kidea izatea?
Aurkezpenaren bigarren zatiean PAIri buruz hitz egingo dut. 2014ko ekainean, ELAk programa hau ezartzen duten hainbat dekretu eta gindu foralen aurka helegite administratiboa aurkeztu zuen. Ez zen pentsatu gabeko erabakia izan. Are gutxiago ELA ingelesaren irakaste/ikastearen kontra dagoelako. Gezur galanta da hori. Egin genuen PAIren ezarpenaren ondorioak oso kaltegarriak izaten ari direlako:
Irakaslegoarengan::
-
Ingelesa irakasleak haien gogoaren kontra PAI ematera derrigortuak; guztiz etsiturik ea klaseak profesionaltasun osoz emateko konfidantzarik gabe.
-
PAIrako eskatzen den titulazioa ez duten irakasleak mehatxatuta edota kaleratuak. Zenbait itunpeko ikastetxeetan egoera horiek suertatu dira.
-
Behin-behinekotasuna: PAIrako 297 lanpostuetatik, soilik 85 modu iraunkorrean betetzen dira.
-
176 irakaslek haien destinoa galdu dute PAI dela eta.
Aurrekoa larria bada, are larriagoa da ikaslegoari gertatzen zaiona:
-
Umeek oinarrizko hezkuntza lortu behar dute hizkuntza atzerritar bar ikasteko oztopoarekin eta askok laguntza berezia behar dute. Bi ikasle maila sortzen dira eta derrigorrezko hezkuntza publikoaren funtsezko printzipioarekin hausten da: oinarrizkoa, homogeneoa eta guztientzako berbera.
-
Ikasgaietan edukien maila nabarmen jaitsi da. Irakasle orok nabaritu ahal izan du edukien mailaren jaitsiera ingelesez irakasten diren arloetan. Datu hauek ez dira inoiz aurkeztu edota publikoak egin.
-
Ikasleek praktikoa ez den ingelesa ikasten dute, artifiziala, eguneroko bizitzako egoera errealei aurre egiteko balio ez duena.
Ziur gaude Nafarroako Auzitegi Gorenak PAI ilegala dela adieraziko duela, Balear irletan gertatu den bezala. Ongietorria izango da baina gauzak bestelakoak izatea gustatuko litzaiguke: erabaki politiko baten ondorioz gaztelaniazko zentruen %80k PAI ematen du. Hain zuzen ere hauxe proposatzen dio ELAk Nafarroako Gobernuari eta hari sostengua ematen dioten taldeei: erabaki politiko bat har dezatela kontrako norabidean: PAI bertan behera utzi. Bakarrik horrela maisu-maistren kidegorako gaztelaniazko oposizioak deitu ahalko dira.
Bukatzeko, Hizkuntzetan Adituak direnen Europar Kontseiluko Batzordea, inpartziala den erakundeak, atzerriko hizkuntzak bultzatzearen kontra agertu da bertako hizkuntzak zokoratzen badira.