ELAk 2012ko EHUren abenduko aparteko ordainsariaren inguruko demanda irabazi du
Gogoratu behar dugu EHUk aparteko ordainsari hau bere langileei kendu ziela 20/2012 Errege Lege Dekretuaren derrigortasunaren aitzakipean. Epai honen aurka ez dago errekurtsoa tarteratzerik, irmoa delarik aipatu ebazpen judiziala.
Epaitegiak, 2012ko Ekainak 1 eta 2012ko Uztailak 14 bitarteko epealdiari dagokion aparteko ordainsariaren zati proportzionala jasotzeko eskubidea aitortzen dio EHUko funztionari bati.
Epaia positiboki baloratzeaz haratago, ELAk EHUri exigitzen dio 2012ko Abenduko aparteko ordainsaria bere osotasunean itzul diezaiola bere langile guztiei inolako salbuespenik gabe.
Aldi berean ELAk gainerako Euskal Herriko Administrazio Publikoei ere exigitzen die 2012ko abenduko aparteko ordainsaria itzul diezaietela euskal langile publiko guztiei.