ELAk 3.mailako azterketak bertan behera uztea eskatzen dio Uriarte sailburuari
ELAren ustez azterketa hauek LOMCEren ezarpenean beste pauso bat dira eta jarraian inposatu nahi diren bigarren hezkuntzako eta batxillergoko errebaliden aurrerapena besterik ez dira.
LOMCEren baitako azterketa hauek gobernuen hezkuntza konpetentziei erabateko erasoa egiten die, hezkuntzaren zentralizatu eta kontrolatzea dute helburu eta sekulako inboluzioa suposatzen dute arlo pedagogikoan.
Azken urte eta hilabete luzeetan eta modu berezian azken asteetan, hezkuntza komunitateak argi utzi du azterketa hauen aurkako bere iritzia. Horregatik, ELAk Uriarte Sailburuari eskatzen dio familia, langile eta herritarren eskaerari kasu egin diezaiela eta azterketa hauek bertan behera utz ditzala.
Sindikatuak babesa adierazten die 3. mailako azterketa hauei uko egitera deitzen duten ikastetxe, familia, langile eta herritarrei eta denak honelako azterketei aurre egiteko bere eskura dituzten bitarteko eta baliabide guztiak erabiltzera deitzen ditu.