PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

ELAk bat egin du “Gure haurrak ere badira” Palestinaren aldeko ekimenarekin

2024/06/17
ELAk bat egin du “Gure haurrak ere badira” Palestinaren aldeko ekimenarekin

Hezkuntza komunitateak sustatutako Palestinaren aldeko ekimena izan da eta bertan hartu dute parte ere hainbat sindikatuk. Agerraldiaren bitartez elkartasuna adierazi dute Palestinar guztiei, eta hurrengoak aldarrikatu:

  • Genozidioari amaiera emango dion su eten iraunkor bat.

  • Nazioarteko komunitatearen babesa izango duen irtenbide integral bat.

  • Palestinak estatu bat izateko duen eskubidea nazioarteko komunitateak onartzea.

  • Israeli armak saltzeari uztea. Aktibitate komertziala, ekonomikoa etab. Etetea

  • EAE eta Nafarroako, nahiz Estatu Espainiarrak Nazioarteko Zigor Gortean Esku-hartze adierazpenak aurkeztea Israelen aurkako demanda babestuz.