ELAk bat egin du Eskola Publikoaz Harro plataformak azaroaren 5erako deitutako manifestazioarekin

2022/10/13
Eskola Publikoaz Harro plataformak azaroaren 5erako manifestazioa deitu du Bilbon, Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuari ezetz esateko. ELAk bere atxekimendua adierazi, eta militanteak protestarekin bat egitera deitu ditu.

Izan ere, ELA ez dator bat Jaurlaritzak aurkeztutako aurreproiektuarekin. Hain zuzen ere, gaur aurkeztu ditu sindikatuak jada iragarritako proiektuaren inguruko alegazioak (hemen laburpena) egungo Hezkuntza sistema gainditu, eta lan baldintza egokiak izango dituen Euskal Eskola publiko burujabea eta inklusiboa eraikitzeko trantsiziorako tresna izan dadin lege berria.ratazio eta pribatizazio prozesuekin bukatzeko neurriak ere bildu behar ditu, azpikontratazio berriak egiteko debekua jasotzetik hasita.