ELAk bere babes osoa eman die urriaren 12an beraien ateak ireki zituzten bi ikastolei
Ibarrako Uzturpe eta Oiartzungo Haurtzaro ikastolek euskal egutegiaren aldeko apustua egin dute eta horren baitan urriaren 12an ikastoletako ateak irekitzea erabaki dute. Erabakiak langileen %80aren babesa izan du eta familien babesa ere jaso du.
Bada, Eusko Jaurlaritzak dio ondorio penalak izan ditzakeela.
ELAren irudirako larria da Eusko Jaurlaritzaren aldetik izandako jarrera ikastola hauen erabakiaren aurrean. Eusko Jaurlaritzak ikastolen erabakia babestu beharrean, eskolak emanez gero eta espainiar konstituzioaren aplikaziopean ondorio penalak izan ditzaketela ohartarazi die. Hau horrela, ELAk eskuduntzen eta euskal erabakitze esparruaren defentsa egiteko eskatu dio Jaurlaritzari.
ELAk urteak daramatza urriaren 12n jai egunik ez egiten. Sindikatuan lanegun gisa aritzen dira egun horretan Euskal Herriko beste hainbaten antzera. Izan ere urriaren 12a, hispanitatearen eguna, ELAk euskal sindikatu abertzalea izanik eta Euskal herriak espainiar estatuaren aldetik jasaten duen zapalkuntzaren testuinguruan argi du ez duela ospatzeko ezer.