ELAk bere babesa ematen die ikasleek deituriko greba eta mobilizazioei
ELAk LOMCEren inposaketaren aurrean langile, ikasle, guraso, hezkuntza eragile eta jendarte osoak gogor erantzun behar dugula uste du berau gure herri eta ikastetxeetan ezar ez dadin eta gure hezkuntza sistema propioa eraiki dezagun.
Horregatik, txalotu eta gure babesa adierazten dio ikasleek bideraturiko erantzunari eta deituriko greba eta mobilizazioei. Modu berean, arratsaldean ikastetxeetan eta herri ezberdinetan hezkuntza komunitateak deituriko elkarretaratze eta mobilizazioetan parte hartzera animatzen du.