GIZARTE EKIMENEKO IKASTETXEAK
        ELAk demanda aurkeztu du eskola orduaren murrizketaren aplikazioa exijitzeko
              ELAk epaitegietara jo du EAEko itunpeko ikastetxeetako Amaierako Akordioan jasotako eskola orduaren murrizketa aplika dadin.
              
              Irailaren amaieran egin zen demanda aurkeztu aurreko adiskidetze saiakera, baina patronalek ordu hori murrizteari uko egin eta adostasunik gabe amaitu zenez, ELA ez du bide judiziala zabaltzea beste aukerarik izan.
Gogoratu behar da itunpeko ikastetxe gehienek ez dutela 2025-2026 ikasturterako Greba Amaierako Akordioan adostutako eskola ordua murriztu. Hala ere, gizarte ekimeneko ikastetxeen %10 inguruk bai erabaki dute patronalen jarraibideei muzin egin, eta adostutakoa betetzea.
Horregatik, nahi bada egin daitekeenez, ELAk Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako zuzendaritzei eskatu die eskola ordua berehala murriztu dezatela. Bien bitartean, mobilizazioen bidea ere lantzen jarraituko du sindikatuak.
