ELAk Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuari eta hezkuntza elkarteari eskatzen die Werten obsesio españolista eta zentralistari aurre egin diezaiotela

2012/12/04
Beste behin ere, Hezkuntza Ministerioak, hezkuntza elkartearen partehartzea sahiestuz, hezkuntza erreforma aurreproiektuan are eta aldaketa atzeragoiagoak sartu ditu PPren obsesio ideologiko, espanolista eta zentralizatzailea areagotzeko.

 

LOMCE aurreproiektuarekin gertatu moduan, beste behin ere, Wert hezkuntza ministroak hezkuntza elkartearen partehartze ekidin nahi izan du hezkuntza erreformaren aurreproiektua moldatzerakoan eta aldaketa nabariak sartu ditu eskuin atzerakoienaren ideologia ezarri asmoz eta hezkuntzaren españolizazio eta zentralizazioren inguruan espainiako transizioan agerturiko tesirik muturrenekoak berriro ere eztabaidara ekarriz.

ELAk, bai formei dagokionez baita edukiari begira ere, guztiz baztertzen du Espainiko Gobernuak euskal hezkuntzari egiten dion imposaketa hau. Bide batez gogora arazten du Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak erabateko eskudintza dutela hezkuntzan eta, hau honela. gobernuei eta hezkuntza elkarte osoari eskatzen die eskuinik atzerakoenaren balioen baitan hezkuntza ideologizatu eta uniformatzea helburu duen eraso berri honi aurre egiteko.

Euskal Herriak hezkuntza marko propioa behar du eta euskal jendartea eta Euskal Herriko hezkuntza eragileak izan behar gara gure jendartearentzat nahi dugun hezkuntza erabaki behar dugunak.