ELAk Eusko Jaurlaritzari murrizketa politikak alde batera utzi eta itunpeko irakaskuntzako gatazkari irtenbidea ematea eskatzen dio

2013/10/17
Gaur sindikatuek Eusko Jaurlaritzarekin itunpeko irakaskuntzako gatazkaren inguruan izan duten bileran Hezkuntza Sailari gatazkan duen ardura gogora arazi diote eta hezkuntza sistemaren erdiari eragiten dion gatazkari konponbidea aurki diezaiola.

Itunpeko irakaskuntzako Gizarte Ekimeneko negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatu guztiek hala eskatu bilera izan dute Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin.

Bileran, sindikatuek hezkuntzak sufritzen duen egoera kezkagarriaren eta azken urteetan zerbitzu publikoetan oro har eta hezkuntzan, modu berezian, inposatzen ari diren murrizketen testuinguruan salatu dituzte Eusko Jaurlaritzak itunpeko irakaskuntzarako hitzarturiko moduluetan emaniko murrizketak eta hauen baitan patronalek langileen bizkar jarri dituzten lan-baldintzen okertzea eta murrizketak.

Eusko Jaurlaritzaren eta itunpeko irakaskuntzako patronalen jarrera salatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzari gogora arazi diote ardura zuzena duela gatazka honetan, izan ere, 2010eko maiatzean gobernuak murrizketak inposatzeko erabakiaren ondotik garatu baita gatazka. Bileran Hezkuntza Saileko arduradunek aditzera eman nahi izan duten moduan, hezkuntza sistemaren erdiari eragiten dion gatazka honetan jaurlaritza ezin da ikusle edota bitartekari moduan bakarrik egon. Hein handi batean bere esku dago gatazkaren irteera eta horretarako moduak aurkitzea exijitzen diote sindikatuek.

Aldi berean sindikatuek adierazi dute patronalei hitzarmenaren betetzea exijitzen jarraituko dutela eta hitzarmen berri baterako negoziazio mahaia eskatzen inolako murrizketa planteamendurik gabe eta, lan erreformaren ondoren, ikastetxe guztietan aplikatuko denaren bermeekin.

Bai Eusko Jaurlaritzaren aldetik baita itunpeko irakaskuntzako patronalek aldetik ere langileei egiten ari zaizkien eraso hauei konponbidea ematen ez zaien bitartean mobilizazio beste biderik ez digute uzten.