ELAk ezkutuko pribatizazioa salatzen du Hezkuntza Publikoan

2014/10/22
Sindikatuak Hezkuntza Sailak ikastetxeetan murrizketak inposatu eta hezkuntza beharrei aurre egiteko “Empieza por educar” fundazio pribatuarekin akordioa sinatu duela salatzen du. Fundazioa EXE Eskola Ekiten proiektua garatzen ari da Hamaika Esku programaren barruan dauden institutuetako ikasgeletan.

Pasa den astean ELAk EAEko hainbat ikastetxetan irakasleen laguntza edo indartze lana egiten ari ziren pertsona batzuen jardueraren berri izan zuen, Eusko Jaurlaritzarekin lan-kontraturik izan gabe eta irakaskuntza publikoko inongo ordezkapen zerrendetan ez zeudenak.

La semana pasada ELA tuvo conocimiento de la actividad de algunas personas en varios centros públicos de la CAPV en tarea de ayuda o refuerzo al profesorado sin que tuvieran contrato del Gobierno Vasco ni figuraran en las diferentes listas de sustituciones de la enseñanza pública.

ELA ha solicitado información al respecto al Departamento de Educación por varios caminos, pero el ejecutivo a rehuido cualquier explicación al sindicato.

ELA ha sabido que el personal que lleva a cabo este proyecto dentro de las aulas, es contratado por la propia la fundación privada “Empieza por Educar”, filial española de Teach for America y Teach First y no se trata de personal docente ni con la formación requerida ni que forme parte de los procesos ordinarios regulados por la administración para optar a esos puestos.

Ikasgeletan proiektua hau garatzen ari den langileria Fundazioak berak kontrataturikoa da, lan horretarako beharrezkoa den ikasketa mailarik bermatu gabe eta lanpostu horiek betetzeko administrazioak aurreikusten dituen ohiko prozeduretan parte hartzen ez dutelarik.

Unibertsitate mailako titulazioa eskatzen da, gehiago zehaztu, eta aste batzuetako prestakuntzaren ondoren lanposturako gaitasuna onartzen zaie.

Kontratazio hauek ez dira egiten baremazio eta kontratazio publikorako inolako zerrendari jarraituz eta bi urtetarako irakasle laguntzaile postua ematen zaie.

Egoera hau izaki, Hezkuntza Sailaren Ikastetxeetako Zuzendaritzak inbertsioa handitu eta ikastetxeetan sortzen ari diren premia berriei aurre egiteko behar adinako baliabideak eta langileak eskaini beharrean programa hau eskaintzen die Hamaika Esku programan izena emanda duten eta ondorioz hezkuntza behar bereziak dituzten ikastetxeei.

Ikastetxeetako zuzendaritzek, dituzten premiak eta administrazioak ukatzen dizkien baliabide faltak behartuta Lakuaren eskaintza onartzea erabakitzen dute, honela ikastetxeko beharrei aurre egiteko baliabide gehigarriak eduki ahal izateko.

ELAren ustez hau Eusko Jaurlaritzaren jarduera guztiz onarkaitza da. Ikastetxeen benetako premiei ez die erantzuten, ikastetxeei funtsezkoak dituzten baliabideak kentzen dizkie eta funtsezkoa den zerbitzu baten ezkutuko pribatizazioa burutzen du lan hau egiteko administrazioak eskatzen dituen gardentasun, berdintasun, meritu eta gaitasun prozesuak kontutan izan gabe.