AKORDIOA HAURRESKOLAK

ELAk salatu du greba dinamikak akordio hobea merezi zuela

2025/02/11
Euskal sindikatuak salatu du azken ikasturtetako greba dinamikak hobekuntza txikiak ekarri arren, aldarrikapen nagusiak ez dituen akordioa sinatu dela. Hala nola, erosahalmenaren berreskurapena, erretiroa aurreratzeko neurriak, enplegua egonkortzeko neurriak eta ratio hobekuntzak.

Hezkuntza publikoko greba zikloaren barruan, bi greba egun egin dituzte urtarrilean Haurreskoletako langileek ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek deituta. Bi greba egunek jarraipen oso zabala izan dute, %85etik gorakoa. Otsailaren 12 eta 13rako beste bi greba egunetara deituta zeuden langile hauek. Aurreko ikasturtean sektore publiko osoko greben baitan beste hiru greba egun ere egin zituzten.

Otsailaren 10ean, LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzarekin eta Haurreskoletako zuzendaritzarekin akordio bat sinatu du. Haurreskoletan ordezkaritza duten beste bi sindikatuek, ELAk eta STEILASek ez dute sinatu.

Izan ere, grebetan aldarrikatutako eduki nagusiak ez ditu jasotzen sinatutako akordioak. Horrela, erosahalmena berreskuratzeko neurririk ez dago, lan zamak modu eraginkorrean arintzeko ratio hobekuntzarik ere ez, erretiroa hartzeko baldintzen hobekuntzarik ez dago, ez eta enplegua egonkortzeko eta bermatzeko neurririk ere.

ELAren ustez, akordio honekin Haurreskoletako langileei iruzurra egin diete. Haurreskoletako langileak grebetera deitu dituzte eduki jakin batzuk lortzeko eta eduki horiek lortu gabe akordioa sinatu dute nahiz eta langileak mobilizatzen jarraitzeko  indartsu  egon. Aipagarria da, otsailaren 10ean sinatu den akordioak urtarrileko greben aurretik jadanik proposatuta zeuden edukiekiko ez duela hobekuntza esanguratsurik.

Horretaz gain, Haurreskoletako langileak grebetan jarraitzeko aukerarik gabe utzi dituzte. ELAk eta Steilasek sinatu ez duten arren, LABek gehiengoa izanik beste bi sindikatuek ezin baitute greba deialdiarekin jarraitu, Legez kontrako deialdia litzateke. Hala ere, ELAk Haurreskoletako langileen lan baldintzak eta  zerbitzua hobetzeko borrokak sustatzen eta jorratzen jarraituko du.

ELAk salatu nahi du sinadura honekin hezkuntza publikoko gainerako sektoreetako negoziaketak baldintzatzen saiatzeko tresna ere eman zaiola Eusko Jaurlaritzari. Heziketa Bereziko esparruan ere gertatu zen bezala. 

Azken ikasturtetan Haurreskoletako langileek 5 greba egun egin dituzte.  Greba dinamika honi esker zenbait edukitan aurrerapuso batzuk ematera behartu dute Jaurlaritza, lanaldi murrizketen atalean esaterako. Baina zalantzarik gabe greba dinamika honek akordio hobea merezi zuen. 

Sinatutako akordioak dituen gabezia esanguratsuenak:

1- Lan zama arintzeko neurrien inguruan

  • Kudeaketako baliabide teknologikoak eguneratu   ordezkapen telematikoen aplikatiboa abian jarriko dela jaso da. Hau jada aurreikusita zegoen. Hortik aurrera ezer ez.
  • Kudeaketa arloko giza baliabideen azterketa egin eta baliabideak jarri Ez dago neurririk.  
  • Ratio hobekuntzarik ez dago Bere negoziaketa etorkizunera bideratzen du akordioak, inolako bermerik gabe. 
  • Urteko eta asteko jarduna murriztu: hezitzaile zein kudeaketa zerbitzuko langileentzat lanaldi murrizketa sindikatuok aldarrikatutakotik urrun geratzen da:
  • Kudeaketa zerbitzuko langileentzat jasotako urteko lanaldi murrizketa 50 ordu baino txikiagoa da.
  • Hezitzaileentzat arreta zuzeneko lanaldiaren murrizketak ez du eragin errealik ratio hobekuntzarik gabe.

2- Erretiroa aurreratzeko edo baldintza hobeagotan hartzeko neurri bakar ere ez da jasotzen

3- Galdutako erosahalmena betikotzen da. %20ko galera metatua

  • Ez da azken urteetan galdutako erosahalmena itzultzeko neurririk, ezta etorkizunean KPIaren araberako soldata igoerak izateko konpromisorik jaso.
  • Kudeaketa langileak administrazio orokorreko langileekin parekatuko dira 2026. urtean, hau aurrez lotutako neurria da. 
  • 1.500 langile inguruko plantila batean 30 baino gutxiago dira kudeaketa arloko langileak. Neurriak gainera, ez du erosahalmena berreskuratzea ordezkatzen.

4- Ez da enplegua egonkortzeko eta bermatzeko neurririk jaso 

  • Ez da enplegua egonkortzeko edota etorkizunean hura bermatzeko betebehar gehigarririk jaso.  
  • EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia bete gabe jarraituko dute. 77 langile finkatu gabe, eta egiturazko lanpostutzat jotzen direnak zein diren adostu gabe. Beraz, behin behinekotasun errealak %30tik gorakoa izaten jarraituko du.  1.500 langile inguruko plantila batean 500 langiletik gora behin behinekoak izango dira egonkortze prozesuen ondoren ere.
  • Lanpostu zerrendan 64 lanpostu txertatuko dira. Neurri hau jadanik aurrez lotutako betebehar baten ondorio da, eta gainera, hauetatik gutxienez 23 prekarioak izango dira, jardun erdiko kontratazioak.

5- LAN-OSASUNA bermatzeko neurri zehatzak hartzeko proposamenik ez dago

  • Arrisku fisiko eta psikosozialen ebaluazioa egin eta adostutako neurri zuzentzaileak hartu 6 urtetik behin lan-arriskuen azterketa egiteko konpromisoa, berme gehiago gabe.  
  • Laneko gaixotasunak aitortu Neurririk ez.