ELAk Ibaigane ikastetxearen itxiera salatzen du eta Kristau Eskolari Jaurlaritzari langileentzako irtenbidea eskatzen die

2014/06/18
Inolako aurreabisurik gabe eta erabateko iluntasunez Deustoko Ibaigane Fundazioak eskola jarduera uztea erabaki du eta ia 300 ikasle eta 38 langile egoera larrian kokatzen ditu.

Ezaguna zen Bilboko Ibaigane Fundazioa itunpeko ikastetxeak azken urte luzetan bizi izan dituen arazo ekonomikoak. Aurten bertan ELA saiatu da ikastetxearen benetako egoera ezagutzen eta Sagrado Corazon kongregazioak zituen asmoen berri jakiten, baina ez du inolako erantzunik jaso.

Matrikulazio arazoak izan ez arren eta gelak itunduta izan, Ikastetxearen titularrek eta Kristau Eskola patronalak ikasturte amaierara itxaron dute aldebakarrez eta familiak eta langileak kontutan izan gabe hartu duten erabakia ezagutzera emateko. Inoiz ez dute egoera familiekin edo langileen ordezkariekin elkarbanatu nahi izan, ezta ikastetxeak bizi zuen egoerari irtenbidea bilatu eta adostu ere.

ELA Kristau Eskolaren jarrera salatzen du, izan ere erabateko iluntasunez Bilbon denbora luzez sustraituriko ikastetxe hau bertan behera erortzen utzi baitu. Etengabe lasaitasuna eskatuz aritu da, gogor lanean ari zirela eta denbora behar zutela esanez, baina emaitza oso kudeaketa txarraren ondorioei erantzuten ez dutela jakin izan da eta erabaki larri hau hartu dutela.

Momentuz familia eta langileentzat ezezagunak dira ikastetxearen titularrek aurreikusita dituzten hurrengo pausoak. Egoera honek modu berezian kezkatzen du langile batzordea eta berehalako informazio eskatzen du.

ELAk, ikastetxean 5 ordezkarirekin gehiengoa duen sindikatua izanik, ikastetxearen titularren, Hezkuntza Sailaren eta Kristau Eskola patronalaren erabateko inplikazioa eskatzen du sorturiko egoerari irtenbidea emateko eta familiei matrikulazioaren jarraipena eta langileei beraien lanpostuak bermatzea eskatzen die.