ELAk Kristau Eskola eta AICEri txantajerik eta murrizketarik gabeko negoziazioa eskatzen die

2013/12/10
Patronalek publikoki negoziatzeko borondatea agertu eta sindikatuoi proposamen zehatzak egin dizkigutela esan arren honelako ezer jaso ez dugunez sindikatuak negoziaziorako proposamen zehatza luzatu die.

ELAri inola ere ez zaio onargarria iruditzen Itunpeko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako patronalek duela ia bi aste publikoki negoziatzeko prest daudela eta sindikatuoi proposamen zehatza pasa digutela esan izana eta oraindik sindikatuok ez negoziatzeko deialdirik ezta inolako proposamenik ere jaso ez izana.

Egoera honen aurrean ELAk Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei atxikituta bidaltzen dizuegun negoziaziorako proposamena egin die.

Publikoki adierazten ari diren moduan negoziatzeko benetako borondaterik badute, eskatzen diegu sindikatuokin eser daitezela eta azken hilabeteetako greba eta mobilizazio arrakastatsuetan milaka langilek aldarrikatu dugun moduan inolako txantaje eta murrizketa planteamendurik gabe hitzarmena berritzeko negoziazioari hel diezaiotela.