ELAk LOMCEk inposaturiko proben aurkako Itunpeko irakaskuntzako irakasleen hamarka sinadura bildu ditu
ELA sindikatuak Hezkuntza Saileko erregistroan itunpeko irakaskuntzako irakasleen hamarka sinadura sartu ditu, modu espontaneoan bilduta eta sindikatuaren delegatuei helarazita.
Irakasleak Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleei egin berri dieten LOMCEren kanpoko ebaluazioaren kontra agertzen dira. Ebaluazio jarraiaren aurkakoa dela uste dute, eta 8 urteko umeei behar ez den estresa ezartzen diete, nahiz eta horrelako probetarako behar den heldutasuna ez izan.
Irakasleek esaten dute ikasleei eguneroko jarraipena egiten dietela, eta proba hori guztiz soberan dagoela, ikasleari ez diola inolako onurarik eegiten eta lan karga handia dela.
ELAk, beste sindikatu eta eragileekin batera, LOMCEren aurkako lanean segituko du leku guztietan, bere apostua hezkuntza propioa eraikitzea baita, neoliberalismotik at, inklusiboa, konpentsatzailea, integratzailea eta hezkidetza bermatzen duena, aukera berdintasunean, ekitatean eta kalitatean oinarritua. Sindakatuaren ustez, balore hauek gizarte demokratiko baten oinarrian egon beharko lirateke.