ELAk Mungiako Legarda eskolaren berezko sukaldea kentzeko erabakia salatzen du

2010/09/16
Hezkuntza Saila eskolaren berritzeaz baliatu nahi da sukalde zerbitzua kanporatzeko

Mungiako Legarda ikastetxeko jangeletan 634 ikasleek bazkaltzen dute egunero Hezkuntza Sailaren langile diren 8 sukaldariek bertako sukaldean prestaturiko janaria.

Laster hastekoak diren eraikin berri baterako lanak aitzakia, ordea, Hezkuntza Sailak bertako sukaldea kendu (120 metro kuadro) eta janaria berotu eta tresnak garbitzeko gela txiki batengatik ordeztu nahi du. Hau da, Hezkuntza Sailak ikastetxean bertan egiten den janaria catering zerbitzu bategatik ordezteko asmoa du.

Beste behin, Eusko Jaurlaritzak, sinaturiko akordioak hautsiz 8 lanpostu amortizatu eta orain arte bereak ziren zerbitzuak azpikontratatu nahi ditu.

Hezkuntza Sailak, gastuak gutxitzeko ikuspegi soilarekin, ez du zalantzarik izan hitzarturiko konpromisoak ez betetzeko eta orain arte modu egokian funtzionatu duen zerbitzua desagertarazteko. Aurrezkia kalitatearen eta zerbitzuaren gainetik jartzen du beste behin ere.

ELA lanean ari da bai bertako langileekin baita guraso elkartearekin ere eskola publikoaren kalitatearen aurka ematen den pauso berri honi aurre egin eta sukalde zerbitzuaren azpikontratazioa ekiditeko.