ELAk Nafarroako Gobernuari eskola txikiak behar bezain ondo zaindu ditzan exijitzen dio
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2011-2012 ikasturtean Eratsungo eskola itxiko duela argitaratu du. ELA sindikatuaren ustetan erabaki honekin Nafarroako Gobernuak agerian uzten du zein den hezkuntzaz duen iritzia. UPNko agintarientzat Hezkuntza, beste edozein zerbitzu publiko bezala,negozio iturri bat da eta ondorioz irizpide ekonomikoei jarraituz kudeatu beharrekoa. Ildo honetan, eskola txikiak, txikiak diren aldetik ez dira behar duten arretaz tratatzen. Horrelako eskola askoetan instalazioak zaharkituta daude; ez udaletxeek ez Hezkuntza Departamentuak ez dituzte beharrezko berritze lanak egiten; ez dago administrari laguntzailerik eta irakasleek administrazio lan guztia haiengan jaso behar dute. Egoera hau landa eremuetan ematen da batik bat zerbitzu falta areagotuz.
Landa eremuetan zerbitzu publikoak inon baino beharrezkoago direlako ELA sindikatuak Hezkuntza Departamentuari exijitzen dio atzera egin dezala, ez dezala Eratsungo eskola itxi eta eskola txikiak duintasunez trata ditzan.