ELAk salatzen du Hezkuntza Sailak greba eskubidea urratu eta greba ezkutatu nahien dabilela
ELAk gogor salatzen du Eusko Jaurlaritzak greba boikoteatu eta greba eskubidea urratzeko saiakera zikin hau.
Guztiz onarkaitza da, orain arte ordezkapenetan murrizketa gogorrak inposatu izana egun luzetan, kasu askotan aste oso batez edo gehiagoz, ordezkorik bidali gabe eta biharko greba dela eta Hezkuntza Saila ordezkoei deitzen aritzea bajengatik hutsik dauden lanpostu guztiak betetzeko.
Bereziki salagarria da, Eusko Jaurlaritzak murrizketen ondorioz aurrez jipoitu eta lanik gabe utzi dituen ordezkoei egoera honek eta ordezkapena ez onartuz gero zerrendetatik kanpo geratzeko zalantzek sortzen dien beldur eta ziurgabetasuna erabili nahi izatea grebaren jarraipena itxuragabetzeko.
ELAk jarraipena egingo die ordezkapenen dei hauei greba egin behar duten langileak ez direla ordezkatzen ziurtatzeko. Horrela gertatuko balitz salaketa jarriko dio Celaa sailburuari greba eskubidea urratu eta langileak legez kanpo ordezkatzeagatik.