ELAk salatzen du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak ez duela zuzenki informatzen lizentzia eta baimenen inguruan
Azken asteotan giza baliabide eta zerbitzu juridikoekin hainbat aldiz hitz egin ondoren, Departamentuak webgunetik kendu du erabiltzen ari zen laburpen koadroa, langileentzako informazioa gaizki ematen zuena. Informazio horrek zuzendu eta eguneratu gabe jarraitzen du gaur egun. Ikastetxe zein irakasleek webgune horretara jotzen dute haien lizentzia eta baimen lan eskubideak begiratzeko, 11/2009 Foru Dekretua arautzen dituena geroagoko aldaketa bat egon zelarik (71/2017 FD). Azken aldaketa honek hobekuntzak ekarri ditu zenbait ordaindutako baimenetan, iraupena lan egunetan adierazten baitu, eta ez egun naturaletan lehen bezala (11/2009 FD). Hortaz, 71/2017 Foru Dekretu hau ez da webgunean azaldu eta honek langileei informazio mugatu eta murriztailea ematea suposatzen du.
Bestalde, badira 11/2009 Foru Dekretuan baimenak era mugatu eta murriztailean informatuak izan direnak, “norberaren kontuak” baimena adibidez (30. artikulua). Irakasleek 3 lan egun hartzeko eskubidea dute, eta zatikatu ahal dira zerbitzuaren beharrak beteta dauden bitartean. Honen kudeaketari buruz, norberaren kontuak eskatzeko irakasleek eskaera soilik aurkeztu behar dute, inolako arrazoirekin justifikatzeko beharrik gabe. Alabaina, Departamentuak erabiltzen zuen laburpen koadroak zioen eskatzaileak “baimena ematea motibatzen duen arrazoiaren akreditazioa” aurkeztu behar zuela. Beraz, zentroek baimen honen interpretazio okerra aplikatzen aritu dira, erabilpen murriztailea ekarri duena.
Hemen indarrean dagoen araudia.