ELAk, STEILASek eta CCOOk EAEko itunpeko Lanbide Heziketako eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko tutoretza plusa ordaintzea exijitu diete patronalei

Gauzak horrela, patronalek plus hori ez ordaintzea aholkatu diete ikastetxeei, batzuk ordainketa egiten hasiak ziren arren. Behin sindikatuak auzitegietan plusa erreklamatzeko erreklamazioak aurkezten hasi zirenean, patronalek gatazka kolektiboa aurkeztu dute.
Sindikatuek gogorarazi dutenez, gatazka gogor eta luze baten ondoren, 2019ko azaroan ELAk, STEILASek eta CCOOk grebari amaiera eman zion akordio bat erdietsi zuten, eduki garrantzitsu eta bikainekin Gizarte Ekimeneko ikastetxeentzat. Eduki horiek 2020ko uztailean sinatutako hitzarmen kolektiboan islatu ziren. Sindikatuek adierazi dutenez, hitzarmena idaztea ere konplikatua izan zen patronalaren jarreragatik, itundutakoaren terminoak desitxuratu eta aldatu nahian aritu zelako.
Sindikatuek uste dute justiziak arrazoia emango diela. Hala ere, argi utzi dute adostutakoa defendatzen jarraituko dutela, eskura dituzten baliabide guztiak erabilita.